84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktuak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT/EDU izateko 321 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia dela eta.

María Blanca Chocarro Asenjo andreak eta beste batzuk, Ignacio Gorriz Noain jaunak, Nerea Castells Erdozain andreak, M.ª Purificación Aliende García eta beste batek eta Naiara Fernández Gabilondo andreak gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 3an eman 547/08 Ebazpenaren kontra. Haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT/EDU izateko zenbait lanpostu merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2008ko apirilaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0809367