II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZIZUR NAGUSIA
Hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2008ko lehen seihilekoari dagokiona, eta 2008ko landalurraren gaineko kontribuzioa
Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2008ko uztailaren 21ean amaitzen dela hirilurraren gaineko kontribuzioaren zergagatik 2008ko lehen seihilekoari eta landalurraren gaineko kontribuzioagatik 2008. urteari dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haien atzeko aldean aipatzen diren banketxeen edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2008ko uztailaren 15ean kobratuko dira kontutik.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Zizur Nagusian, 2008ko ekainaren 24an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0809923