84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Sortu diren fitxategiak Datuak Babesteko Agentziako Erregistroan inskribatzeko erabakia

Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak, 2008ko maiatzaren 27an egin bilkuran, bertzeak bertze hartu zuen, Batzordeko buruak proposatuta, hitzez hitz honela dioen erabakia:

Kontuan harturik: Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez ekartzen ari da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi zuen aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 15/1999 Lege Organikoa.

Kontuan harturik: Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa hartara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien gaineko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan (Segurtasunari buruzko Erregelamendua) ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere".

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarrenendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Kontuan harturik: Castel Ruiz Kultur Etxea, hirian egiten diren kultur nahiz turismo arloko jarduera, besta eta museo guztiak kudeatzeko erakunde autonomoa den aldetik, manatu zaizkion eginbeharrak egiteko behar dituen datu pertsonalak dituzten fitxategi batzuen arduraduntzat hartu beharra dago.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute orain onesten den erabakia.

Honako hau erabaki da:

1. Ondotik ematen diren fitxategien sorrera onestea. Hona hemen haien deskripzioa eta ezaugarriak:

Aurrekontuen kontabilitate publikoa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontabilitateko dokumentazioaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian kultur etxearekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea eta telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Comptos Ganberari, bidezko interesa dutenei.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Kultur Etxea, Mercadal plaza, 7.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Langileak.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, kontratuak, titulazioa, bajen eta alten kontrola...

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontratua prestatzeko nahiz bi alderdien arteko lan harremanari kontzeko beharrezkoa denez aurkeztu behar den dokumentazioaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Castel Ruiz Kultur Etxeko enplegatuak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.

Osasun arloko datuak.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuari, aseguru entitateei eta, hala behar badu, organo judizialei.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Centro Cultural Castel Ruiz.

-Segurtasun maila: handia.

Agenda.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: administrazio lanak, hirugarrenekiko harreman internet bidezkoak eta posta bidezko bidalketetarako etiketen jaulkipena erraztea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo administrazio publikoek emanda. Datuak telefonoz biltzen dira edo komunikazio elektronikoetatik edo administrazio publikoen harremanetarako errepertorio ofizialetatik heldu dira.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kultur etxearekin loturaren bat duten harremanetarako pertsonak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea eta telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Sarrera-irteerak erregistratzea.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien legezko ordezkariek emanda. Udal bulegoetako sarrera agirietatik biltzen dira, eta irteera erregistroari dagokionez, datuak Kultur Etxeko fitxategi ezberdiunetatik heldu dira.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kultur Etxearengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Aldizkaria.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: zinemaldiko berritasunen aldizkariko suskripzioen kudeaketa eta interesdunekiko harremana webgunearen bidez.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda eta webgunea erabilita, bilketarako.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zinemaldiaren gaineko berriak biltzeko interesa duten guztiak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: helbidea, izen-deiturak, telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Musika Eskola.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Musika Eskolaren kudeaketa: matrikulazioa, laguntzak, ikaslearen curriculuma, estatistikak eta kuoten kobrantza.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien legezko ordezkariek emanda eta inprimakiak erabilita, bilketarako.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Eskolako ikasleak eta haien aita-amak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, NANa, helbidea.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kultur kudeaketa.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: hirian egiten diren kultur nahiz turismo arloko jarduera, besta eta museo guztiak, Udalari manatzen zaizkionak, antolatu eta gauzatzea. Kultur entitateendako diru laguntzen kudeaketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek, administrazio publikoek edo entitate pribatuek emanda. telefonoz bilduta edo inprimakietan erregistratuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kultur Etxearekin ikusteko duen nornahi, programaturiko jardueraren batean parte hartzeagatik edo diru laguntza eskatzeagatik.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, NANa, helbidea.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Merkataritza arloko datuak.

Datu ekonomiko eta finantzarioak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: hedabideei, Tuterako Udalari.

-Ardura duen organoa: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Kultur Etxea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Espainikako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela xedatzea.

Tuteran, 2008ko ekainaren 11n.-Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0809320