84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

Kontribuzio bereziak

Sesmako Udalak, 2008ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Sesmako zeharbidea hobetzeko obrak ordaintzeko kontribuzio berezien gaineko espedientea onestea. Obra horiek Toki Azpiegituren 2005-2008 Planean sartuak daude eta proiektua, berriz, Udalak berak onetsi zuen 2007ko maiatzaren 22an egin bilkuran, betiere onetsitako exekuzio proiektuari jarraikiz. Kontribuzio berezi horiek jartzea eta ordainaraztea arrazoitua dago, izan ere bertako higiezinen balioa handituko da.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epearen barrenean, ukituriko jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa osa dezakete.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Sesman, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0810179