II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
SAN MARTIN UNX
UC-87 unitatearen hirigintzako determinazio xehakatuen aldaketa. Hasierako onespena
San Martín Unxeko Udalak, 2008ko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea San Martin Unxeko Udal Planeko hirigintzako determinazio xehakatuetako aldaketa, UC-87 unitateari dagokiona, 3. poligonoko 2103. lurzatian, Pedro Miguel Ramos Rozasek eta Mirian Rebolé Lecumberrik sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
San Martín Unx, 2008ko ekainaren 9an.-Alkatea, Jesús Angel Lecumberri Valencia.
Iragarkiaren kodea: L0809327