84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 11ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik:

1.-Hasiera batean onestea katastroko 3. poligonoko 1866. lurzatiaren xehetasun azterlana, Santiago García Guerendiain eta Javier Urdiales Huarte-Mendicoa industria ingeniariek sinatua eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2008ko otsailaren 7an ikus-onetsia 080361 zenbakiarekin. Haren bidez, 3. poligonoko 1866. lurzatiaren mendebaldeko barne lerrokadurak aldatuko dira, eta gisa hartara eraikitzen ahalko da lurzatiaren mugaraino. Lur horrek muga egiten du 3. poligonoko 2030. lurzatiarekin, 2. planoan grafiaturik dagoen bezala. Aparkartzeko egun dauden 32 lekuak beren horretan geldituko dira, eta hori da leku bat lurzatiko 213 m²-tik. Azalera eraiki berria 4.469,50 m² da, eta beheko solairuko okupazioa, berriz, 4.313,50 m². Okupazioko portzentajea, beraz, %65,50 da.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.-Erabaki honen xedapen zatia argitara dadin agintzea bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bai Diario de Navarra egunkarian, bai Udalaren iragarki oholean, behar diren ondorioetarako."

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dauden legeak betez.

San Adrianen, 2008ko ekainaren 24an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0809972