II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ORKOIEN
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Orkoiengo Udaleko alkateak, 2008ko ekainaren 11n eman ebazpenean, erabaki zuen hasiera batean onestea S-6 hegoaldeko sektoreko ZOP 7 eremuko 3. lurzatiaren xehetasun azterlana, KYB Steering Spainek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.
Orkoienen, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0809239