84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURILLO EL CUENDE

Herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa

Murillo el Cuendeko Kontzejuak, 2008ko ekainaren 11n egin bilkuran, herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoari buruzko espedientea abiaraztea erabaki zuen, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IX. sektoreko lurzatien berrantolamendua egitearren eta ureztalur bihurtzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan xedatuari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Murillo El Cuendeko Udalaren bulegoetan ikusgai izanen dira jendearentzat.

Interesdunek beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alegatzen ahal dute, idatziz eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz. Horiek Murillo El Cuendeko Udalaren Idazkaritzan jasoko dira.

Hilabeteko epea egonen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratu eta hamabosgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da alegazio bat ere onartuko.

Espedientea Murillo el Cuendeko Udalaren Idazkaritzan dago ikusgai.

Murillo El Cuenden, 2008ko ekainaren 12an.-Kontzejuko burua, José Ramón Amadoz Sola.

Iragarkiaren kodea: L0809358