84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEKUNBERRI

S1 A4. U2 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2008ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekunberriko Udal Planeko S1 A4 U2 jarduketa unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 161.2 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2008ko apirilaren 16an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0809235