II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ELIZAGORRIA
Ediktua, katastroa zuzentzeko
2008ko ekainaren 6an Elizagorriko Udaleko alkateak honako ebazpena eman zuen:
Elizagorriko 1. poligonoko 391. lurzatia banatzeko xedez Herminio Cirauqui Fernándezek katastroa zuzentzeko eskatuta irekitako espedienteko dokumentuak azterturik,
Ebatzi dut:
1. Onartzea Herminio Cirauqui Fernándezek egindako eskaera, Elizagorriko katastroa zuzentzeko aginduz, interesdunak aurkeztutako jabetza tituluarekin bat (Miguel Lacarra de Miguel notarioaren aurrean eman zen eskritura Lizarran 1985eko otsailaren 2an, protokoloko 143 zenbakiarekin).
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Ediktu hau argitaratzen da Ismael Cirauqui Fernándezen jaraunspen jasogabeari edo jaraunsle ezezagunei eta interesaturik egon litezkeen guztiei jakinarazteko ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aurrera.
Elizagorrian, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, Ignacio Mangado López.
Iragarkiaren kodea: L0809322