II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZIZUR ZENDEA
Lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak. Etetea
Zizur Zendeako Udalak, 2008ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki du lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak etetea 3. poligonoko katastroko 55, 56, 58, 59, 60, 63, 66, 67, 68 71, 72, 74, 75, 76, 77, 78, 79, 80, 81, 82, 83, 84, 85, 95, 249, 250, 252, 254, 255, 256, 257, 341, 342, 371, 91, 424 eta 49. lurzatiek osatzen duten lurralde esparruan, eta aldi berean onetsi du egiturazko antolamenduko determinazioak aldatzeko proposamena.
Lizentzien etendurak urtebete iraunen du iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2008ko ekainaren 6an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0809331