84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2008ko ekainaren 11ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Berriobeitiko 13. poligonoko 215. lurzatiaren xehetasun azterlana (Berriobeitin). Sustatzailea: Eva Amatriain Jiménez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0809241