84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo plan partzialeko XIII. poligonoko 15. lurzatiaren esparruan Felix Echarri Esparzak sustaturiko xehetasun azterlana, Ramón García Astíz arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoarekin bat eta EHAEOk 2008ko apirilaren 1ean ikus-onetsia, espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, xehetasun azterlana, hasiera batean onetsia, jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Barañainen, 2008ko ekainaren 11n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0809314