84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZUBIETA

2007ko aurrekontua

Zubietako Udalak, 2008ko apirilaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez udal idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Zubieta, 2008ko apirilaren 28a.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0808778