84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEITZA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitzako Udalak 2008ko maiatzaren 30ean egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitzako Udalaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurrekontua laburturik argitaratzen da:

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen gastuak: 724.685,76 euro.

2. kapitulua. Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.061.722 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 142.300 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 261.030 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 827.209,40 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 229.406,84 euro.

Gastuak, guztira: 3.246.354 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua. Zuzeneko zergak: 689.290,60 euro.

2. kapitulua. Zeharkako zergak: 112.980 euro.

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 310.710 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 1.028.923,88 euro.

5. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 354.535 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea: 22.000 euro.

7. kapitulua. Kapital transferentziak eta kapital gastuak: 760.706 euro.

Dirusarrerak, guztira: 3.279.145,48 euro.

Leitzan, 2008ko ekainaren 3an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0808701