II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
CINTRUENIGO
2. aldaketak 2007ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan bigarren aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Kreditu bereziak: 101.454,59 euro.
Kreditu gehikuntzak: 165.942,78 euro.
Guztira: 267.397,37 euro.
Finantzabidea:
Diru-sarrera berriak: 267.397,37 euro.
Guztira: 267.397,37 euro.
Cintruenigon, 2008ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.
Iragarkiaren kodea: L0809315