84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2008ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2008 espedientea.

Kreditu berezia: 731605 kontusaila. Gas hodiak: Zenbatekoa: 80.000 euro.

Finantzabidea: 33104 kontusaila. Gas instalazioa: Zenbatekoa: 30.000 euro.

Partida 91703. Préstamo. Zenbatekoa: 50.000 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2008ko ekainaren 10ean.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0809242