II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BALLARIAIN
Aurrekontuak. Hasierako onespena
Ballariaingo Kontzejuko Batzarrak, 2008ko ekainaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2008ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ballariainen, 2008ko ekainaren 12an.-Kontzejuko burua, José Antonio Gómez Chandía.
Iragarkiaren kodea: L0809356