84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

277/2008 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 22an eman 168/2007 Ebazpena hein batean aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen, baldintza batzuekin, Tuterako biometanizazio plantan 13,2kVko tentsioa duen aireko linea elektrikoa egokitzeko eta linea egiteko proposamenarentzako. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak sustatu zuen.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 22an eman 168/2007 Ebazpenaren bitartez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen, baldintza batzuekin, Tuterako biometanizazio plantan 13,2kVko tentsioa duen aireko linea elektrikoa egokitzeko eta linea egiteko proposamenarentzako. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak sustatu zuen.

2008ko maiatzaren 21ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak eskatu du Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 22an eman 168/2007 Ebazpeneko 1. ataleko 2. baldintza aldatzea. Baldintza horren arabera, 29. eta 34. euskarrien arteko linea tartea, Corral del Culebrete inguruan, alor landuetan eginen da, interesa duten larre naturalak ukitzea saihestuz.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak adierazi du arazorik ez dagoela tarte honetako hiru euskarri alorretara mugitzeko. Baina beste hiruetan (29., 31. eta 32. zenbakia dituztenak, zehazki), alorren orografiagatik eta banaketagatik, euskarriak alorretara mugitzeak hormigoizko euskarriak garaiera handiagoko metalezko dorreengatik aldatzea dakar (20 metroko garaiera), bai eta zimendu azalera handiagoa egitea ere (1,20 m x 1,20 m), eta horrek eraikitzeko zailtasunak eta ingurumenaren gaineko ukipen handiagoa eragingo lituzke.

Halaber, ebazpenaren baldintzetan espresuki ezarritako kopurua baino bao bat gehiago balizatzea proposatu da (zehazki 28. eta 29. euskarrien artean dagoena).

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak proposamenaren aldeko txostena eman du. Ebazpenaren baldintzetan ezarritako ingurumen integraziorako neurriak hartu beharko dira.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 28ko 30/1992 Legearen (4/1999 Legeak aldatu zuena) 105. artikuluan ezartzen da Administrazioak bere egintzak alda ditzakeela, aldaketa legeriaren kontrakoa ez bada.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 22an eman 168/2007 Ebazpena hein batean aldatzea. Ebazpen horren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen, baldintza batzuekin, Tuterako biometanizazio plantan 13,2kVko tentsioa duen aireko linea elektrikoa egokitzeko eta linea egiteko proposamenarentzako. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak sustatu zuen.

"1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Tuteran, biometanizazio plantan 13,2kVko tentsioa duen aireko linea elektrikoa egokitzeko eta linea berria egiteko.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

-H.H.S.ko araztegia baino lehen dauden zazpi baoetan hegaztiak babesteko balizak jarri beharko dira. Neoprenozko seinaleak jarriko dira bi eroaletatik behin, eroale bakoitzean 15 metroko tartera, trazaduraren perpendikularretik 5 metrotik ikus daitezen.

-30., 33. eta 34. euskarriak, Corral del Culebrete inguruan daudenak, alor landuetan eginen dira, alderdian dauden intereseko larre naturalak ukitzea saihestuz.

-28. eta 35. euskarrien artean, hegaztiak ez elektrokutatzeko neurri hauek hartu beharko dira:

Lotzeko euskarriak:

Lotzeko grapa bakoitza isolatuta geldituko da, polimero malguko aurremoldeatutako pieza batean bilduta. Bestalde, grapa horretatik metro bateko luzerara bitarte, eroaleak isolatu eginen dira. Horretarako, kablearen sekzioari egokitutako estaltzeko gida isolatzaileak erabiliko dira eta gida horiek beharrezkoak diren finkatzeko elementuak izanen dituzte.

Lotzeko kateen arteko zubiak zinta termorretraktilaren edo antzeko sistema baten bitartez isolatu beharko dira, azalera osoan.

Esekidura euskarriak:

-Eroale nagusiaren esekidura grapa isolatu egin beharko da, polimero malguko aurremoldeatutako pieza batean bilduta edo horretarako homologatutako zigilaketa eta zintaztaketa sistema bat erabiliz. Bestalde, grapa horretatik metro bateko luzerara bitarte, eroaleak isolatu eginen dira. Horretarako, kablearen sekzioari egokitutako silikonazko estalki tubularrak erabiliko dira eta estalki horiek beharrezkoak diren finkatzeko elementuak izanen dituzte.

-Eragimen eta iraunkortasun handiagoa lortzeko, bere instalazioaren xedea bermatuta, aipatutako elementu guztiak hegaztiak babesteko neurri gisa homologatutakoak izan beharko dira, izpi ultramoreak eta eguraldia jasanen dituztenak.

-Obrak ukitutako alderdi guztiak, alor landuak ez direnak, leheneratu eginen dira, inguruko belarra eta zuhaixka espezieak ereinda. Lanak bukatu baino lehen, ingurua ongi garbitu beharko da, eta sobratutako materialak eta sortutako hondakinak baimendutako zabortegi edo hondakindegiren batera eraman beharko dira.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Tuterako Udalari, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0809216