84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MILAGRO

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, Milagroko Udalak, 2008ko ekainaren 5ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi du 2008ko plantilla organikoa. Plantillako xehetasunak 2008ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, apirilaren 23an.

Milagron, 2008ko ekainaren 12an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0809430