84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

Izendapen proposamena

Burlatako eta Atarrabiako Hilarion Eslava Musika Eskolako tronboiko eta taldeetako irakasle lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probak kalifikatu dituen epaimahaiak, 2008ko ekainaren 10ean, Marco Bellizzi Ederra jauna izendatzeko proposamena aurkeztu zion Patronatuko Burutzari, hautaproba horietan puntuaziorik altuena lortu zuen izangaia izateagatik.

Aipatutako lanpostua betetzeko deialdiaren 7.1. araua betez, bidezko da proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Halaber, Marco Bellizzi Ederra jaunari hogeita hamar egun naturaleko epea ematen zaio, honako hau jakinarazten denetik hasita, deialdiko 7.2. arauan aipatzen den dokumentazioa Burlatako eta Atarrabiako Musika Eskolan aurkez dezan.

Esandakoa betetzen ez bada epe horretan, ezin izanen da ez izendapenik egin ez kargurik hartu, horretarako eskubidea galduko baita.

Burlatan, 2008ko ekainaren 10ean.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0809370