84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

UKAR

Udalbatzako kideentzako sariak

Ukarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen 2008ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran:

"Karguan diharduten Udabaltza honetako kideendako bilkura-sariak eta kalte-ordainak azterturik, eta ikusita Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak, Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 13.ak eta abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15.ak diotena.

Udalbatzako zinegotziek aho batez erabaki dute:

1. Kide anitzeko organoetan parte hartzeko saria, 2006ko urtarrilaren 24an hartutako erabakian adierazitakoa, ondotik azaldu bezala aldatzea:

Zinegotzi bakoitzak 190 euro jasoko ditu osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzen duen aldiro.

2. Bere horretan mantentzea 2006ko urtarrilaren 24an ordainsari eta kalte-ordainei buruz ezarritako gainerako sariak.

3. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea".

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75,5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Ukarren, 2008ko ekainaren 10ean.-Alkate udalburua, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0809338