II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
GALOZE
Aldaketa hautetsien konpentsazioan, 2008. urterako
Galozeko Udalak, 2008ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearekin eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 2ko 417/2008 ebazpenarekin bat, Udalbatzak aho batez,
Erabaki du:
1. Alkatearendako, osoko bilkuretara joateagatik, kontratazio mahaietara nahiz bilkuretara Udalaren ordezkari joateagatik eta betiere bertze entitate publiko baten eskutik dietarik eskuratzen ez badu: 267,67 euro, eta gehienez ere 3.414,90 euro.
2. Zinegotziak: osoko bilkuretara joateagatik, kontratazio mahaietara nahiz bilkuretara Udalaren ordezkari joateagatik eta betiere bertze entitate publiko baten eskutik dietarik eskuratzen ez badute: 267,67 euro, eta gehienez ere 1.606,02 euro bakoitzarendako.
3. Kilometrajea: Nafarroako Gobernuak urtero finkatzen duena.
4. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Gobernuaren portzentaje beraren arabera.
5. Diru kopuru horiek gastuen kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.
6. Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak, atzeraeraginez izan ere, eta aldatzen du 2007ko apirilaren 30eko bilkuran hartutako erabakia.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Galozen, 2008ko ekainaren 11n.-Alkate udalburua, Francisco Sarriés Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0809335