II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
OLTZA ZENDEA
0-3 urtekoendako haur eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen Udal ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2008ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 0-3 urtekoendako haur eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.
Onespenaren erabakia 2008ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 2an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Oltza Zendean, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.
ERANSKINA
OLTZA ZENDEAKO UDALEKO HAUR ESKOLAKO 0-3 URTEKOENDAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Aldatzea tarifen eranskina
Gehieneko tarifak, 2008-2009 ikasturteko hilabeteetarako
Eskola:
-7 ordukoa: 207 euro hilean.
Jantokia:
-Jantokiko tarifa: 94 euro hilean.
Aurreko atalean ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia-unitateko kideen per capita errentaren arabera. Ondoko taulan jaso dira familiek ordaindu beharreko tarifak:
TARIFA MURRIZTUAK PER CAPITA ERRENTAREN ARABERA
PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA GUZTIRA
15.000tik goiti. 207 94 301
12.401etik 15.000ra 186 94 280
10.701etik 12.400era 154 94 248
9.301etik 10.700era 128 94 222
7.981etik 9.300era 96 83 179
6.651tik 7.980ra 81 72 153
5.501etik 6.650era 59 61 120
4.501etik 5.500era 47 51 98
3.351tik 4.500era 35 41 76
3.350etik beheiti 17 36 53
Iragarkiaren kodea: L0809329