84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Hirigintzako udal plan orokorreko antolamendu xekakatuaren determinazioetako aldaketa

Erriberriko Udalak, 2008ko ekainaren 30eko osoko bilkuran erabakita, Hirigintzako Udal Planeko aldaketa xehakatuetako aldaketa bat onetsi zuen, lurzoru urbanizaezinean -Nafarroako Ubidearen alde ureztagarrietan- egiten ahal diren jardueren artean, energia elektrikoa iturri berriztagarrien bidez sortzearena baimentzeko, eguzki energia, fotovoltaikoa, eolikoa, biomasa etab. baliatuz.

Honen bidez, espediente hori jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hilabetez, edozein interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Erriberrin, 2008ko uztailaren 1ean.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0810444