84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ELO

Hiru logelatik beherako etxebizitzak eraikitzea mugatzen duten Eloko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2007ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, bertaratuen adostasunez, erabaki zuen hasiera batean onestea Eloko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea, hiru logelatik beherako etxebizitzak eraikitzea mugatzen baitute udal mugape osoan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Elon, 2008ko ekainaren 11n.-Alkate udalburua, Rosario Tirapu Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L0809323