84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Aldaketa puntuala, AR-1-eko plan partzialaren araudian. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2008ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. banaketa eremuko plan partzialaren araudian aldaketa egiteko espedientea. Haren xedea da lurzatien itxituretan erabili beharreko material mota zehaztea eta definitzea, familia bakarreko etxebizitza atxikien eta familia bakarreko etxebizitza bakartuen azpi eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2008ko ekainaren 9an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0809313