84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

"El Romeral" kirol instalazioetan, udal kiroldegian eta ludotekan 2008an indarra izanen duten tasak. Aldaketa eta akatsen zuznketa

Udalak, 2008ko apirilaren 3an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen "El Romeral" kirol instalazioetan, udal kiroldegian eta ludotekan 2008an indarra izanen duten tasen espedientea.

Haien behin betiko onespena 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 5ekoan.

Ikusirik interpretazio akatsak izan direla Castejóngo Udalaren "El Romeral" kirol instalazioak arautzen dituen tasetan finkaturiko adin tarteez den bezainbatean, Castejóngo Udalak aldaketa onetsi du onetsitako testuan, ondotik ematen diren zuzenketak eginez eta horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igorriz.

16 - 65 urte dioen tokian, 16 - 64 urte behar du.

65 urtetik goiti dioen tokian, honela behar du: 65 urtetik goiti, horiek barne.

Akats zuzenketa:

Gainera, adierazi behar da ezen hala dioen tokian:

Udako abonamendua, honela behar du: Udako abonamendua, hilabetekoa.

Udako abonamendua, hilabetekoa, honela behar du: Udako abonamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatutako ordenantzak.

Castejonen, 2008ko ekainaren 11n.-Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0809238