84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Zuzenketa, Etxebakar sektoreko plan partzialaren testu bateginean

Berriobeitiko Udalak, 2008ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

3. Etxebakar sektoreko plan partzialaren testu bategina osoko bilkuran onestea.

Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuaren txostena beterik, hainbat akats atzeman dira Etxebakar sektoreko plan partzialari dagokion espedientean. Hura 2007ko urriaren 2an egin osoko bilkuran onetsi zen behin betikoz eta plan partzial horren testu osoa 2007ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 3an. Plan partziala prestatu duen lan taldeak zuzendu ditu akats horiek, testu bategin bat aurkeztuta, 2007ko urriaren 2ko osoko bilkuran onetsia ordezkatu duena. Hona hemen zein diren:

-Lehenbizikoa planaren azalera osoari dagokio, ekarritako eskriturak egiaztatuta 266.345 m² izanen baita, zuzendu gabeko agirian agertzen ziren 264.499 m²-en ordez. Horrek zenbatekoak aldarazten ditu ehuneko apal-apal batean (%0,69), betiere Udal Planak baimentzen zituen mugen barnean (%5).

-R-9 lurzatiaren fitxan, merkataritzarako azalera eraikigarria 1.042 m² da eta ez 1.058 m², fitxan agertzen zen bezala.

-R-11 lurzatiaren fitxan, gehieneko azalera eraikigarria 11.086 m² da eta ez 13.100 m², fitxan agertzen zen bezala.

-BFS-1 lurzatiaren fitxan, zuzendu da lurzatiaren azalera osoa, 2.745 m² baita eta ez 2.154 m², agertzen zen bezala.

-BFS-2 lurzatiaren fitxan, zuzendu da lurzatiaren azalera osoa, 3.515 m² baita eta ez 968 m², agertzen zen bezala.

-Osatu dira Lurzoru Publikoaren Foru Bankuaren BFS-1 eta BFS-2 fitxen testuak. Hartara, bereizi dira lurzatiaren azalerak eta eraikinek okupatzen ahal dituztenak, eta argitu dira lurzati hauen zortasunak, bertzelako datu objektiborik aldatu gabe.

-P-1 planoan -"Erabilerak"- eta P-7 planoan -"Lurzati proposatuak"- beren osoan grafiatu dira Lurzoru Publikoaren Foru Bankuaren lurzatiak, eta ez bakarrik eremu eraikigarria, zuzendu gabeko agirian agertzen zen bezala.

-P-2 planoan -"Erabilerak beheko solairuan"- Lurzoru Publikoaren Foru Bankuaren lurzatietan, "merkataritzarako" erabilera gabe, "ekipamendurakoa" izanen da, lurzati hauek berezko baitute.

-P-7 planoan -"Lurzati proposatuak"- bakar batean batu dira parke publikotako V-1 eta V-2 lurzatien esparruak, eta hark "V-1" izaki izena; osatu da V-1 lurzatiaren fitxa, RVP-8 bidearen ezarpena errazteko, haren trazadura zehatza gaur egun jakina ez bada ere.

Berriobeitin, 2008ko ekainaren 10ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0809234