I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
EDIKTUA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko L.Z.A.ko mediku izateko lanpostuak oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurrean. Iragarkia.
José Manuel Azanza Urrutia jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan L.Z.A.ko mediku izateko lanpostuak oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaketela.
Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2008ko maiatzaren 30ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0809394