82. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, Belén Guillén Gil andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Belén Guillén Gil andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0809163