I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
65/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, Amaya Bordonaba Ruiz andrea Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Amaya Bordonaba Ruiz andrea Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea.
3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: F0809160