82. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoaren 2. aldaketa. Hasierako onespena

2008ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 29an, agitara eman zen 2008ko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2008ko ekainaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko plantilla organikoan eginiko 2. aldaketa, honako hau:

Honela dio: Eskaintza publikoa ..... plantillako lanpostuak handitu gabe:.... "Gizarte hezitzaile bat. C maila, lanaldi osoan. Sarbidea: Oposizioa",

Eta honela behar du: Eskaintza publikoa ..... plantillako lanpostuak handitu gabe:.... gizarte hezitzaile bat. B maila, lanaldi osoan. Sarbidea: Oposizioa".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, eta betetzat hura argitaratzeko tramitea.

Erriberrin, 2008ko ekainaren 24an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0809921