I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
2046/2008 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Alejandro Urdánoz Larequi jaunak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak apirilaren 1ean emandako 150/2008 Foru aginduaren aurka jarritako 361/2008 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena. Aipatu foru aginduan, Oscar Iglesias Yugueros eta Alejandro Urdánoz Larequi jaunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentuen lekualdatze lehiaketa egin ondotik hutsik gelditzen diren 12 sarjentu lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 2585/2007 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak bildu eta ezetsi dira.
Alejandro Urdánoz Larequi jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak apirilaren 1ean emandako 150/2008 Foru Aginduaren kontra. Aipatu foru aginduan Oscar Iglesias Yugueros eta Alejandro Urdánoz Larequi jaunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentuen lekualdatze lehiaketa egin ondotik hutsik gelditzen diren 12 sarjentu lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 2585/2007 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak bildu eta ezetsi dira.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epeak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan ezar daitezela.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Alejandro Urdánoz Larequi jaunak prozedura arruntean bideraturiko 361/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
3. Ebazpen hau Alejandro Urdánoz Larequi jaunari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0809873