82. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an emandako 95/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko bi lanpostu, tramitazio bidean den lekualdatze lehiaketa bidez hutsik geratzen direnak, oposizio bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an eman 95/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko otsailaren 25eko 599/2008 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 21ean, 20 lanpostu betetzeko, eta gaur egun tramitatzen ari da.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako arauak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da nekazaritzako ingeniari tekniko izateko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 599/2008 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak (funtzionario araubidea, B maila) oposizio bidez betetzea. Ebazpen hori, 2008ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 21ean, eta gaur egun tramitazioan da.

Lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarririko formulari jarraituz, hau da:

-Lehenbiziko lanpostua txanda irekikoa izanen da.

-Bigarren lanpostua igoera txandakoa.

-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandakoak eta bikoitiak txanda irekikoak.

1.2. Hautapen prozesuan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen duen ebazpenaren eranskin batean aipatutako lekualdatze lehiaketa horietan hutsik gelditu diren lanpostuen zerrenda agertuko da, horiek izanen baitira sartzeko hautapen prozesuan beteko diren lanpostuak.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestaldetik, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiko 7.2 arauan agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiko 2.1.2 arauko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatu nahi dira:

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.

b) Hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrendak.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak deialdi honen 10. arauan xedatutakoarekin bat onetsi eta kudeatuko dira.

2.-Betebeharrak

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Nekazaritzako ingeniari teknikoaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.2. Deialdiaren 3.3 arauaren hirugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.-Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/2008 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren hiritartasuna eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 18 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar den bezala betetako ordain-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez duela interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Internet bidez, arestian emandako helbidean.

Hiru.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 arauan jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Nafarroako Administrazioaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: José Javier Echarte Echarte jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: José Luis San Agustín Marco jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Pablo Díez Huguet jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko burua.

-Ordezkoa: María Arantzazu Fuentetaja González andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ikuskapenen Ataleko burua.

-Mahaikidea: Francisco Miguel López López jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien Bulegoko burua.

-Ordezkoa: Javier Juan de Dios Nieva jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kalitate ikuskatzailea.

-Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Miren Eseverri Roda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herrilurren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Jesús María Munárriz Irigoyen jauna, zuzenbidean lizentziaduna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaren nondik norakoak

6.1. Oposizioa 2008ko abenduan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teoriko-praktikoa, 70 galdera erantzun beharko dira, erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da baliozkoa, eranskinean ageri den gaitegiko lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren zatiei buruzkoa. Erantzun hutsak zehatu eginen dira.

Bigarren ariketa: zozketaz aterako diren bi gairen gainean idatzi beharko da; gai bat zerrendako hirugarren zatikoa izanen da eta bestea, laugarren zatikoa. Ariketa hau egiteko, izangaiek gehienez ere 4 ordu izanen dituzte.

Hirugarrena: zozketaz aukeratutako bi gairi buruz idatzi beharko da, gehienez ere 4 orduz. Gai horietako bat deialdi honen eranskinean ageri den gaitegiko lehenengo zatikoa izanen da eta bestea bigarren zatikoa.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez 30 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez 40 puntu. Gai bakoitzean gehienez 20 puntuko balorazioa ematen ahal da.

Hirugarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko balorazioa ematen ahal da.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Baztertuta geldituko da, orobat, bigarren eta hirugarren ariketetako gai edo kasu praktikoren batean 0 puntuko kalifikazioa jasotzen duena.

6.5. Hiru ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Internet bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, deialdiko probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak, deitutako lanpostuak adina, izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Zerrenda Internet bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso, eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finko, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdiaren xede den lanposturako izendatua izateko beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskurantzak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke proposatutako izangaiari, eta honek aurkeztu beharko du deialdi honen 7.2. arauan ezarritako moduan.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea

8.1. Aurreko arauan xedatu dena betetzen duten izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharren arabera horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, 8.3 ataleko bigarren lerroaldean aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko ezgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Ezgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.

9.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, herri lanetako ingeniari tekniko lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dituzte izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta arau honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrenda.

10.2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorrita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiek eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gaindituta ere azkenekoa gainditu ez duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, dokumentazio hau aurkezteko:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

10.3. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

10.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdi honetako azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrendak.

10.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

11.-Errekurtsoak

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko ekainaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Izena: ..................................................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: .............. (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna: .................... Sorterria: .................... (....................................). Nazionalitatea: ............................................ Helbidea: ............................ (kalea, zenbakia), ............. herria, ............. probintzia, ............... posta kodea, eta ........ telefonoa (........... laneko telefonoa) duena,

Honako hau azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ...............lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...............(e)an):

f Txanda irekia

f Igoera txanda (*)

f Ezgaitasuna dutenentzako txanda (*)

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiaren 1. arauan xedatutakoarekin bat):

f Administrazio-erroa (*)

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (*)

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia (*)

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala, deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitua naizelakoz, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela (*).

f Euskarazko proba egin nahi duela (*).

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen duela (*)

Horrenbestez,

Eskaera hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 200...ko ................... aren .......(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1. gaia-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak. Legeak eta lege motak. Dekretu legeak. Legegintzako foru dekretuak. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Administrazio Zuzenbidearen iturburuak. Erregelamendua eta erregelamenduzko ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I). Kontzeptua, motak eta osagaiak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II). Administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I). kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7 gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II). Administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolakuntza eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I). Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea.

13. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II). Karrera administratiboa. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu publikoei buruzkoa: aplikazio esparrua. 6/2006 Foru Legearen mendeko kontratuen definizioa. Administrazio publikoen kontratuen sailkapena. Araubide juridikoa. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu, iraungi eta baliogabetzeko xedapen orokorrak.

16. gaia.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesari buruzko agentzia. Datuen nazioarteko mugimenduak.

17. gaia.-Sustapen jarduerak. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea: oinarri orokorrak eta laguntzak eman eta kontrolatzeko prozedurak.

18. gaia.-Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babeserako araudia. Kontsumitzaileen babesaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko arau-hauste eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretua.

Bigarren zatia

1. gaia.-Espainiako nekazaritzaren antolaketa administratiboa. Estatuko Administrazio Nagusiaren eta autonomia erkidegoen eginkizuna Europar Batasuneko, estatuko eta autonomia erkidegoetako nekazaritza politikan. Konstituzio eta estatutuetako printzipioak eta koordinatzeko mekanismoak. Oinarrizko konfigurazio administratiboa: zentrala eta periferikoa.

2. gaia.-Espainiako nekazaritzaren oinarrizko ezaugarri makroekonomikoak. Nekazaritzako azken ekoizpena: garrantzia, osaera eta banaketa. Nekazaritza-errenta: bilakaera eta banaketa. Biztanleria aktiboa. Sektoretik kanpoko gastuak. Nekazaritzako elikagaien sektorea Espainiako ekonomian. Nekazaritzako kanpo merkataritza Espainian: produktu nagusiak eta trukerako eremuak. Espainiako nekazaritzako balantza komertziala. Estaldura-tasa.

3. gaia.-Europar Batasuna. Sorrera eta bilakaera. Antolaketa: Parlamentua, Kontseilua, Batzordea, bestelako erakundeak. Batasuneko zuzenbidea: itunak, erregelamenduak, zuzentarauak, bestelako iturriak.

4. gaia.-Europar Batasunaren Nekazaritza Politika (PAC). Aurrekariak. Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren aldaketa 1992an. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika 2000an. Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren berrikuspena 2003an. Prezio eta merkatuen politika eta politika egiturak eta landa garapena etapa hauetan.

5. gaia.-Kontseiluaren 1782/2003 EE Erregelamendua. Zuzeneko laguntzen gestio eta kontrol sistema integratua nekazaritza politika bateratuaren esparruan Modulazioa eta diziplina finantzarioa. Ordainketa bakarreko erregimena eta bestelako laguntza erregimenak.

6. gaia.-Baldintzazkotasuna. Aplikazioa Zuzeneko laguntzetan eta Landa Garapenerako programen laguntzetan. Nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak eta kudeaketako legezko betekizunak.

7. gaia.-Prezioen eta merkatuen politika. Merkatu Antolakunde Bateratuak (MAB). Barne merkatuaren erregulazio mekanismoak. Esku-hartzeko neurriak. Merkaturatzea eta ekoizpena. Kanpo merkataritzarako araubidea.

8. gaia.-Merkatu Antolakunde Bateratuak. Fruta eta barazkien sektorea. Ardoaren sektorea. Sektore horien araubidearen ezaugarri nagusiak. Araubidearen parametro nagusiak. Espainian duen aplikazioa.

9. gaia.-Landa-garapenerako politika. Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamendua, Nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren nekazaritzaren garapenerako laguntzei buruzkoa (FEADER).

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitatearen Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programa. Aurrekariak. Ardatz eta neurrien deskrizpioa. Landa Garapenerako Esparru Nazionala.

11. gaia.-Europar Batasunaren lehia politika. Nekazaritzako produktuak ekoitzi, eraldatu eta merkaturatzerako Estatuko laguntzei buruzko zuzentarauak 2007-2013 aldirako eta horien salbuespenezko araubideak.

12. gaia.-EBren nekazaritzarako kanpo politika. Hitzarmenak trukerako beste eremu batzuekin. Negoziazioak Munduko Merkataritza Erakundean.

Hirugarren zatia

1. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzaren antolaketa administratiboa. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: antolaketa eta eginkizunak. Erakunde autonomoak. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako sozietate publikoak.

2. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea, nekazaritza jardueraren oinarri. Jarduereen araberako azalkeraren banaketa. Klimatologia. Orografia. Hidrologia. Nafarroako nekazaritza eskualdeak, ekoizpen joerak eta ezaugarrik nabarmenak.

3. gaia.-Nafarroako nekazaritza sektorea. Nafarroako ekonomian duen parte-hartzea. Azpisektoreen araberako azterketa. Jarduera garrantzitsuenen azalerak eta ekoizpenak. Nafarroako nekazaritza sektorearen diagnostikoa: gaur egungo puntu sendo eta ahulak. Bilakaera eta joerak. Nekazaritzako kanpo merkataritza Nafarroan: balantza komertziala, produktu nagusiak eta trukerako eremuak.

4. gaia.-Nafarroako populazio aktiboa. Sektoreen eta populazio geruzen araberako azterketa. Azterketa konparatiboa Espainiako eta Europar Batasuneko inguruneetan. Ogibide nagusia nekazaritza duena. Emakumea Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorean. Belaunaldi aldaketa Nafarroako nekazaritza ustiategietan. Immigrazioa, ezaugarriak eta Nafarroako nekazaritza elikagaien sektorean duen parte-hartzea.

5. gaia.-Nekazaritza ustiapena Nafarroan. Nekazaritza ustiategiak: tamaina, antolakuntza eta bilakaera. Lurraren edukitza-araubidea. Nekazaritza ustiategia, enpresa gisa. Nafarroako nekazaritza enpresen tipologia: enpresa ezartzeko aplikatu beharreko parametro ekonomikoak (marjina gordina, dimentsio ekonomikoaren unitateak). Nafarroako Ustiategien Erregistroa. Ustiategi lehenetsiak.

6. gaia.-Nekazaritzako elkartegintza. Nekazaritzako kooperatibak: araubide juridikoa eta gobernu organoak. Nekazaritzako kooperatibismoaren ezarpena Nafarroan: garapena produkzio azpisektoreen arabera. Kooperatiben integrazioa. Makinak elkarlanean erabiltzeko kooperatibak. Eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS): araubide juridikoa eta gobernu organoak. Nekazaritzako ekoizleen elkarteak.

7. gaia.-Nekazaritzako elikagaien industria Nafarroan. Sektorearen garrantzia: nekazaritzako azken ekoizpenean eta Nafarroako Foru Komunitateko ekonomian duen parte-hartzea. Nekazaritzako elikagaien industriari lotutako lan eta teknologia. Enpresa-egitura. Nekazaritza industriako jardueren azpisektoreak: ezaugarriak eta arazo zehatzak. Lehengaiak ekoizten dituen sektorean duten inplikazioa: kontratu harremanak.

8. gaia.-Nafarroako nekazaritza sektoreko produkzio bitartekoak. Deskribapena eta kontsumoa. Bilakaeraren azterketa. Energia aurreztea. Energia berriztagarriak. Energia berriztagarrien erabileran diren joera eta aukerak Nafarroako nekazaritza sektorean.

9. gaia.-Nafarroako Azpiegituretan egiten diren jarduerak Nafarroan. Aplikatu beharreko legeria eta araudia: Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea eta martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretua. Lurzatiketa eta lurraren edukitza-erregimenak. Bilakaera historikoa eta ikuspegia. Nekazaritza ustiategietan duen eragina. Jarduketen Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

10. gaia.-Ureztalurrak, Nafarroako nekazaritza sektoreko produkzio egitura. Ezaugarriak: Nafarroako soro ureztatuen puntu sendo eta ahulak. Hornidura, kontsumoa eta urtarokotasuna. Eremu ureztagarriak ustiatu eta zaintzea. Ureztatzaileen elkarteak: ureztapen eremuen ustiapenean duten eginkizuna. Ura aurreztea. Uraren eta energiaren kostua. Teknologia eta eraginkortasuna.

11. gaia.-Nekazaritza azpiegiturak. Herri-bideak: sailkapena, diseinu irizpideak, herri-bide baten geometriaren elementuak, zelaitzea, zorua eta fabrika-obrak. Drainatze obrak: motak, diseinua eta banaketa.

12. gaia.-Nekazaritzako gaiak merkaturatzea. Nekazaritza produktuen merkaturatzea baldintzatzen duten alderdi nagusiak. Merkaturatzeko bideak. Nekazaritza produktuen normalizazioa eta tipifikazioa. Merkaturatzea sorburuan eta helburuan. Handizkako eta txikizkako merkataritza. Merkaturatzeko sorburuko elkarteak: nekazaritzako ekoizleen elkarteak eta fruta eta barazkien ekoizleen erakundeak. Nafarroan duten ezarpena.

13. gaia.-Nafarroan nekazaritza ekoizpenek duten kalitatearen babesa. Jatorrizko deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak. Definizioa, ezaugarriak eta betekizunak. Indarra duen legeria. Nekazaritzako elikagaien artisautza Nafarroan. Definizioa, ezaugarriak eta betekizunak. Indarra duen legeria.

14. gaia Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzearekin zerikusia duten landa garapenerako neurriak. Nekazaritzako ustiategietan inbertitzea eta nekazari gazteak beren gain hastea. Nafarroan duten aplikazioa.

15. gaia.-Nekazaritza produktuen eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako landa garapenerako neurriak. Inbertsioak nekazaritzako elikagaien industrian. Nafarroan duten aplikazioa.

16. gaia.-Landa garapenerako beste neurri batzuk. Nekazaritzako jarduerak garaia baino lehen uztea. Mendialderako kalte-ordainak, mendialdeak ez diren bestelako eremuetarako, eta Natura 2000 laguntzak eta 2000/60/EE Zuzentarauarekin zerikusia dutenak. Nafarroan duten aplikazioa.

17. gaia.-Nekazaritzako asegurua. Oinarrizko elementuak. Aplikatzeko metodoak. Nafarroan duten aplikazioa: ezarpena eta bilakaera.

18. gaia-Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroa, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen arabera. Sorrera eta erabilgarritasuna. Kontzeptua eta edukia. Kontserbazioa. Informazioa eskuratu. Koordinazioa Jabetza Erregistroarekin.

19. gaia-Herri ondasunak Nafarroan. Ezaugarriak. Administrazioa eta erabiltzeko egintzak. Herri ondasunen aprobetxamenduak. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea.

20. gaia.-Elikagaien segurtasuna. Europar Batasuneko Elikagaien Segurtasunerako Agintaritza. Eginkizunak. Arretaren printzipioa eta haren aplikazioa. Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentzia. Elikagaien kalitate kontrola. Kontrol ofiziala. Borondatezko kontrola: Ziurtagirietarako erakundeak. Autokontrola: arriskuen azterketa eta kontrolerako puntu kritikoak. Trazabilitatea nekazaritzako elikagaien produkzioan.

Laugarren zatia

1. gaia.-Lurzorua, produkziorako faktorea nekazaritzan. Lurzoruaren nekazaritza ikerketa egiteko teknikak. Lurzoru motak. Lurzorua-landarea harremanak. Nekazaritzako lurren bilakaera: Oinarrizko alderdiak eta aplikazioak. Nafarroako lurzoru mota nagusien karakterizazioa.

2. gaia.-Lur-lantzea. Lur-lantze motak lurzoruaren eta helburu teknikoaren arabera. Gutxieneko lur-lantzea. Lur-lantzerik eza. Lurzoruen kontserbazioa. Higadura arazoak. Lurzoruaren higaduraren arazoak Nafarroan.

3. gaia.-Ura, produkziorako faktorea nekazaritzan. Ura-lurzorua-landarea harremana. Ur balantzea. Ureztatzerako uren kalitatea. Ureztatzea. Ureztatze teknika eta sistema nagusiak. Gazitzearen arazoa.

4. gaia.-Zereal hazien ekoizpena. Sektoreak Nafarroan duen garrantzia. Ernalkuntza autogamoko zereal-haziak kontrolatu eta ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa. Ekoizle-ugaltzailea: Eskubideak eta betebeharrak. Zereal-haziak ziurtatzea eta merkaturatzea. Alea ereiteko egokitzea.

5. gaia.-Landareak ugaltze begetatiboaren bidez ekoiztea. Sektoreak Nafarroan duen garrantzia. Hazitarako patataren ekoizpena, frutarbol, mahasti eta baratzeko landareen ekoizpena: Kontrolerako eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoak. Bertako landareak: Baliabide gisa duten balioa. Kontserbaziorako jarduerak Nafarroan.

6. gaia.-Ongarriak. Ongarriak, ekoizpenerako faktore. Ongarri motak eta ezaugarriak. Zentzuzko ongarritzea. Dosi egokien definizioa eta emateko uneak. Aplikazio sistemak. Ongarritzea lehorreko sistema estentsiboetan. Ongarritzea ureztatze sistema intentsiboetan. Ongarritzea berotegietan.

7. gaia.-Hondakin organikoak ongarri moduan erabiltzea. Simaurra, minda, araztegiko lohiak eta konposta: ezaugarriak eta ongarri moduan duten balioa. Ongarri horiek erabiltzeari lotutako ingurumen eta osasun arriskuak. Erabilerarako gomendio teknikoak. Hondakin organikoen sorreratik sortutako ingurumenaren gaineko betebeharrak nekazaritza ustiategietan. Nafarroako Foru Komunitatearen legezko xedapenak.

8. gaia.-Ongarritzeari lotutako ingurumen arriskuak. Lurzoruak eta urak kutsatzea ongarriak erabiltzearen ondorioz. Kontseiluak 1991ko abenduaren 12an eman 91/676/EEE Zuzentaraua, nekazaritzan erabiltzen diren nitratoek sorturiko kutsaduraren kontra ura babestekoa. Kutsa daitezkeen eremuak. Nekazaritzako praktika egokien kodea. Nafarroan duten aplikazioa.

9. gaia.-Fitosanitarioak. Fitosanitarioak, ekoizpenerako faktore. Motak eta ezaugarriak. Aplikatzeko teknikak. Izurrite, gaixotasun eta belar txarren ondorioz Nafarroan izaten diren arazorik larrienen deskribapena. kontrolatzeko teknikak.

10. gaia.-Fitosanitarioen babesa beste herrialdetatik datozen organismo kaltegarrien aurrean. Espainiako araudia. Pasaporte fitosanitarioa. Nafarroan diagnostikatutako berrogeialdia eskatzen duten izurriteen arazoa: izurriteak sortzen dituzten agenteak, arazoaren norainokoa, desagerraraztea eta kontrolatzea.

11. gaia.-Fitosanitarioak erabiltzearen ondorioz ingurumenak eta osasunak izan ditzaketen arriskuak. Arriskuen sailkapenak. Etiketa. Piktogramak. Arriskua adierazteko esaldiak. Produktu fitosanitarioak aplikatzeko karneta. Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofiziala. Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioren Produktu Fitosanitarioen Erregistroa. Fitosanitarioen hondakinak nekazaritzako produktuetan. Hondakinen gehieneko mugak. Hondakinen jarraipena eta kontrola Espainia mailan. Fitosanitarioen ordezkoak: borroka biologikoa eta nahasmendu sexuala.

12. gaia.-Nekazaritzaren mekanizazioa. Nekazaritzako makinak, ekoizpenerako faktore nekazaritza enpresan. Sektoreak Nafarroan duen garrantzia. Nekazaritza sektorearen mekanizazioa Nafarroan. Nafarroako Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofiziala. Makinen erabilera elkarteak osatzeko hainbat modutan. Makinak eta nekazaritza ekipoak batera erabiltzea Nafarroan zein egoeratan egiten den.

13. gaia.-Nekazaritzako makinak. Trakziozko makinak. Lurra lantzeko makinak. Ereiteko eta landatzeko makinak. Fitosanitarioak aplikatzeko makinak. Ongarriak aplikatzeko makinak. Ekipamendu konbinatuak. Uzta biltzeko makinak. Ezaugarri teknikoak eta joerak. Kostuen murrizketa mekanizazioaren ondorioz.

14. gaia.-Nekazaritzako produktuak biltegiratzea eta kontserbatzea. Sistema nagusiak. Instalazioak eta teknologia. Bereziki, aleen, barazki eta fruituen, haragikien, esnekien, ardoaren eta olioaren kontserbazioa.

15. gaia.-Nekazaritza produkzio ekologikoa. Produkzio ekologikoaren ezaugarriak. Beste produkzio kontrolatuekiko alderik nabarienak. Produkzio mota hori erregulatzen duen araudiaren oinarrizko alderdiak. Produkzio ekologikoa Nafarroan: bilakaera eta joerak sektoreen arabera. Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua. Produkzio ekologikoaren aldeko laguntza eta sostengua Nafarroan.

16. gaia.-Produkzio integratua: produkzio integratuaren ezaugarriak. Beste produkzio kontrolatuekiko alderik nabarienak. Erregelamendu teknikoak edo berariazko arau teknikoak. Ustiategien koadernoak. Ziurtapen eta kontrolerako entitateak. Produkzio integratua Nafarroan: bilakaera eta joerak sektoreen arabera.

17. gaia.-Zerealak ekoizteko teknikak Nafarroan. Espezieak eta barietateak. Ekoizpenen merkataritzarako orientazioa. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Ibilbide teknikoak. Lehorreko produkzioa. Ureztaketako produkzioa. Laboreen alternatibaren kokapena. Merkaturatzeko bideak. Kalitate faktoreak zerealen produkzioetan.

17. gaia.-Lekadunak, olio-landareak eta proteginosoak ekoizteko teknikak. Produkzioen espezieak, aldaerak eta zer merkatu motarako nahi diren. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Ibilbide teknikoak. Laboreen alternatibaren kokapena. Merkaturatzeko bideak. Kalitaterako faktoreak labore talde horietan.

19. gaia.-Barazkiak ekoizteko teknikak Nafarroan. Produkzioen espezieak, aldaerak eta zer merkatu motarako nahi diren. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Ibilbide teknikoak. Alternatibak eta barazkien txandaketa. Baratzezaintza intentsiboa eta baratzezaintza estentsiboa. Merkaturatzeko bideak. Kalitate faktoreak barazkien produkzioetan.

20. gaia.-Frutarbolak ekoizteko teknikak Nafarroan. Produkzioen espezieak, aldaerak eta zer merkatu motarako nahi diren. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Landaketa berrien diseinua. Ibilbide teknikoak. Merkaturatzeko bideak. Kalitate faktoreak frutarbolen produkzioetan.

21. gaia.-Almendrondoak eta olibondoak ekoizteko teknikak Nafarroan. Aldaerak eta merkataritza-orientazioa. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Landaketa berrien diseinua. Landaketa estentsibo eta intentsiboak. Ibilbide teknikoak. Labore horien balorazio agroanbientala. Merkaturatzeko bideak. Kalitate faktoreak almendrondoen eta olibondoen produkzioetan.

22. gaia.-Mahatsondoak ekoizteko teknikak Nafarroan. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Aldaerak eta orientazio industriala. Landaketa berrien diseinua. Ibilbide teknikoak. Merkaturatzeko bideak. Kalitate faktoreak mahastien produkzioetan.

23. gaia.-Estalpeko produkziorako teknikak Nafarroan. Berotegiak eta tunelak. Espezieak eta barietateak. Ekoizpenen merkataritzarako orientazioa. Oinarrizko teknologia berotegietan: eraikuntzarako materialak eta estalkia, ureztaketa, nutrizioa, substratuak, bero-laguntza pasiboa, berokuntza. Lurrik gabeko laborantza: kontzeptua, abantailak eta arazoak. Txandatzeak eta alternatibak Nafarroako berotegi eta tuneletan. Merkaturatzeko bideak. Kalitate faktoreak baratzeko estalpeko produkzioetan.

24. gaia.-Bazka eta larreak ekoizteko teknikak Nafarroan. Espezieak, nahasketak eta barietateak. Ekoizpenen merkataritzarako orientazioa. Eskualde ekoizleak, azalerak eta etekinak. Ibilbide teknikoak. Lehorreko produkzioa. Ureztaketako produkzioa. Laboreen alternatibaren kokapena. Merkaturatzeko bideak. Kalitaterako faktoreak multzo honetako laboreetan.

25. gaia.-Esnetarako eta haragitarako behi aziendaren produkzio teknikak Nafarroan. Arrazak eta produkzioak zer merkatu motarako nahi diren. Eskualde ekoizleak, abelburuak, etekinak eta produkzioak. Ekipoak eta instalazioak. Produkzio intentsiboa eta estentsiboa. Abere kopuruaren eragina laguntzak jasotzean: Nafarroako aplikazio zehatza. Ustiategien baldintza teknikoak eta ingurumenekoak. Abereen ongizatea. Merkaturatzeko bideak. Produkzio horien kalitatearen faktoreak.

26. gaia.-Esnetarako eta haragitarako ardi eta ahuntz aziendaren produkzio teknikak Nafarroan. Arrazak eta produkzioak zer merkatu motarako nahi diren. Eskualde ekoizleak, abelburuak, etekinak eta produkzioak. Ekipoak eta instalazioak. Produkzio intentsiboa eta estentsiboa. Abere kopuruaren eragina laguntzak jasotzean: Nafarroako aplikazio zehatza. Ustiategien baldintza teknikoak eta ingurumenekoak. Abereen ongizatea. Merkaturatzeko bideak. Produkzio horien kalitatearen faktoreak.

27. gaia.-Zerri-aziendaren produkzio teknikak Nafarroan. Arrazak eta produkzioak zer merkatu motarako nahi diren. Produkzioaren antolakuntza. Eskualde ekoizleak, abelburuak, etekinak eta produkzioak. Ekipoak eta instalazioak. Ustiategien baldintza teknikoak eta ingurumenekoak. Abereen ongizatea. Merkaturatzeko bideak. Produkzio horien kalitatearen faktoreak.

28. gaia.-Behor azienda, untxiak eta hegaztiak hazteko teknikak Nafarroan. Arrazak eta produkzioak zer merkatu motarako nahi diren. Eskualde ekoizleak, abelburuak, etekinak eta produkzioak. Ekipoak eta instalazioak. Ustiategien baldintza teknikoak eta ingurumenekoak. Abereen ongizatea. Merkaturatzeko bideak. Produkzio horien kalitatearen faktoreak.

29. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (I). Ardoaren industria: lehengai nagusien karakterizazioa, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea. Olioaren industria: lehengai nagusien karakterizazioa, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.

30. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (II). Zerealen industriak: lehengai nagusien karakterizazioa, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea. Barazki eta fruituen industria freskotan, izoztuak eta kontserbakoak: lehengai nagusien karakterizazioa, manipulatze edo elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.

31. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (III). Haragiaren industria: lehengai nagusien karakterizazioa, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea. Esnearen industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.

Oharra: arlo guztietako gaiek deialdia hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu egunean zegoen legedi indardunari jarraituko diote.

Iragarkiaren kodea: F0809742