82. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

280/2008 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako eskolaldia 2008-2009 ikasturterako modu esperimentalean ezartzeko prozedura arautzen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 120. artikuluan xedatzen duenez, ikastetxeek, beren autonomia erabiliz, esperimentuak, lan planak, antolaerak edo eskola ordutegiak onartzen ahal dituzte, hezkuntza administrazioek ezartzen duten moduan.

Bestalde, Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007-2011 aldirako Itunak dioenez (2007ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 20koa), eskolaldi malgua ezarri ahal izateko, beharrezkoak dira ikastetxean matrikulatutako ikasleen gurasoen gehiengo kualifikatuaren adostasuna, berariazko bozketan adierazia, eta ikastetxeko Eskola Kontseiluaren erabakia.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, ikastetxeetako eskolaldia 2008-2009 ikasturterako modu esperimentalean aldatzeko prozeduran erabiliko diren arauak onets daitezen.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Nafarroako Foru Komunitatean 2007-2008 ikasturtean eskolaldi jarraiturako baimena izan duten Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxe publikoei baimen hori 2008-2009 ikasturterako luzatzeko prozeduraren arauak onestea. Arau horiek I. eranskinean daude.

Bigarrena.-Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako beste lau ikastetxe publikotan esperimentu gisa 2008-2009 ikasturterako eskolaldi jarraitua ezartzeko prozeduraren arauak onestea. Arau horiek II. eranskinean daude.

Hirugarrena.-Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxe publikotan esperimentu gisa 2008-2009 ikasturterako eskolaldi malgua eta astean eskolarik gabeko bi arratsalde ezartzeko prozeduraren arauak onestea. Arau horiek III. eranskinean daude.

Laugarrena.-Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.-Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Curriculum Diseinurako Bulegora eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara eman daitezen.

Iruñean, 2008ko ekainaren 16an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatean 2007-2008 ikasturtean eskolaldi jarraiturako baimena izan duten Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxe publikoei baimen hori 2008-2009 ikasturterako luzatzeko prozeduraren arauak

Jada 2007-2008 ikasturtean eskolaldi jarraitua izan duten lau ikastetxeei beste ikasturte baterako luzatuko zaie eskolaldi jarraiturako baimena, baldintza hauek betetzen badituzte:

I.-Eskolaldia.

1. Modu ofizialean onetsitako eskola ordutegia hertsiki bete behar da. Ikasturteko eskola egunen kopurua eta eskola orduen kopurua, beraz, eskola egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira.

2. Ikasturte osoan, ikasleek gutxienez 25 eskola ordu izanen dituzte astean, jolastorduak barne. Jolastorduek 40 minutu iraunen dute gehienez.

3. Ikasturte osoan arlo bakoitzari ematen zaizkion orduak ez dira inoiz izanen maiatzaren 23ko 51/2007 Foru Aginduan edo uztailaren 5eko 366/2002 Foru Aginduan, kasuan kasukoan, arau orokor gisa ezarritakoak baino gutxiago.

4. Eskolarik gabeko arratsaldeetan eskolaz kanpoko jarduerak antolatuko dira. Ikastetxeak nahitaez eskainiko ditu jarduera horiek, baina ikasleentzat borondatezkoak izanen dira. Jarduera horien artean, besteak beste, honakoak antolatuko dira: eskola-indargarria, ikasketa gidatua, hurrengo eguneko lana egiteko aukera, hizkuntzetako jarduerak, teknologia berrien aplikazioa eta kirola. Arratsalde horietan ikastetxeko zuzendaritzak bermatu beharko du ikastetxeko irakasleak izanen direla jardueretan, arduradun edo/eta parte hartzaile gisa.

5. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen ordutegia ikastetxeko ikasleen eskola orduetatik bereiziko da. Eskolaz kanpoko jardueretan irakasle arduradun edo parte hartzaileek egiten dituzten orduak eskola ordutzat hartuko dira.

6. Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarrietan bermaturik egon daitezen irakasleen koordinazioa, erakunde-plangintzako tresnen berrikuspena, ikastetxeko prestakuntza eta familientzako arreta. Irakasleen ordutegietan, ez da ordu berean zeregin bat baino gehiago metatuko.

7. Eskolaz kanpoko jardueren antolaketa Hezkuntza Proiektuaren arabera planifikatu eta koordinatuko da. Ikastetxeko irakasleez gain, familiek, erakundeek, udalek eta kultura zein kirol entitateek parte hartu ahal izanen dute jarduera horietan.

8. Beti bermatuko da eskola garraioko zerbitzuaren eta jantoki zerbitzuaren iraupena, zerbitzu horiek partekatzen dituzten beste ikastetxeekin koordinaturik. Ezin izanen dira zerbitzu osagarrien ordutegiak aldatu ikasleen kaltetan.

II.-Prozedura.

1. Zuzendaritza taldeak Eskolaldi Jarraituaren Proiektua eginen du. Gutxienez ondokoak sartuko ditu proiektuan:

a) Ikastetxeko ordutegi orokorra.

b) Ikastetxean ematen diren hezkuntza mailak.

c) Ikasleen eskola orduak.

d) Irakasleen eskolaldiaren banaketa. Zehaztu eginen da nola hartuko duten parte arratsaldeetako eskolaz kanpoko jardueretan eta horien antolaketan.

e) Guraso elkarteen eta eskolaz kanpoko jardueretan interesa duten beste erakunde guztien konpromisoa eta lankidetzarako adostasun berariazkoa.

f) Ikastetxeko jardueretan parte hartzen duten erakunde, entitate eta taldeen zerrenda, egiten duten finantzaketa, eta haien antolaketaren eta garapenaren arduradunak.

g) Behar adinako jarduera-eskaintzaren programazioa, ikasle guztientzat egina; eta arrazoi pertsonal edo sozialengatik zailtasunak edo desberdintasunak dituzten ikasle guztiei parte hartzea errazteko mekanismo egokiak.

h) Arratsaldeko eskolaz kanpoko jardueren proiektua. Gutxienez ere puntu hauek azaldu behar dira, programaturiko jarduera bakoitzeko:

1.-Jarduera antolatu eta bideratzeko ardura izanen duten irakasle, guraso, erakunde, udal, kultura entitate eta kirol entitateak.

2.-Jardueraren aurrekontua eta finantzaketa.

3.-Jarduera egiteko tokia, asteko egunak eta ordua, eta jardueraren iraupena.

4.-Irakasle arduradunak.

5.-Parte hartzen ahal duten ikasleen maila eta kurtsoa, eta gehieneko ikasle kopurua.

6.-Helburuak, jardueraren bidez garatu nahi diren curriculumeko atalak, metodologia, langileak eta materialak, portaerarako eta instalazioak erabiltzeko arau berariazkoak.

7.-Asistentzia kontrolatzeko sistema

8.-Eskolaz kanpoko jardueraren arduraduna eta hartan parte hartzen duten ikasleen tutoreak koordinatzeko sistema edo prozedura.

i) Eskolaldiaren modalitatearen jarraipenerako, ebaluaziorako eta hobekuntzaren proposamenerako irizpideak.

2. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, bilkura berezian, Eskolaldia Aldatzeko Proiektua onesteko bozketa eginen du. Organo horretako kideen bi herenek aldeko botoa emanez gero, proiektua onetsitzat joko da. Bilkura horren akta eginen da, VI. eranskineko ereduari jarraituz, eta jendaurrean jarriko da ikastetxean.

III.-Onespena.

1. Ikastetxeko zuzendariak, uztailaren 4a baino lehen, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari baimena eskatuko dio eskolaldi jarraitua 2008-2009 ikasturterako luzatzeko. Eskaerari agiri hauek erantsiko zaizkio:

-2007-2008 ikasturtean lanaldi jarraituari egindako jarraipenaren eta ebaluazioaren memoria, eta 2008-2009 ikasturtean hobekuntzak egiteko proposamena.

-Eskolaldi Jarraituaren Proiektua.

-Eskola Kontseiluak Eskolaldia Aldatzeko Proiektua onesteko egindako bilkura bereziaren akta, VI. eranskineko ereduari jarraituz egina.

2. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak eskolaldi jarraituaren proiektuaren gaineko txostena eskatu ahalko dio Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari.

3. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, ikastetxearen dokumentazioa ikusirik, eskolaldi jarraitua luzatzeko eta ikastetxeko zuzendaritza taldeak proposatu duen Eskolaldi Jarraituaren Proiektua onesteko ebazpena emanen du.

IV.-Jarraipena eta ebaluazioa.

1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, 2008-2009 ikasturtea amaitu baino lehen, eskolaldiaren ebaluazioa eginen du, dagoeneko eskolaldi jarraitua duten lau ikastetxeetan.

2. Halaber, ikastetxeko Eskola Kontseiluak, bigarren hiruhilekoan, baimendutako eskolaldiaren barne ebaluazioa eginen du.

3. Eskolaldi jarraitua luzatzeko baimena jasotzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeek beren eskolaldi ereduari buruzko analisia eginen dute urtero, ikasturte amaierako memoriaren barnean.

4. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak egokienak iruditzen zaizkion mekanismo eta prozedurak ezarri ahal izanen ditu eskolaldi jarraituaren ezarpenaren nondik norakoa ebaluatzeko.

II. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako beste lau ikastetxe publikotan esperimentu gisa 2008-2009 ikasturterako eskolaldi jarraitua ezartzeko prozeduraren arauak

I.-Eskolaldia

1. Eskolaldi jarraituaren modalitatean, ikasleei eskolak goizez ematen zaizkie, eta arratsaldeetan ere arreta ematen zaie (zerbitzu osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak).

2. Eskolaldi mota aukeratzerakoan, batez ere ikasleen eta haien familien interesak, beharrak eta ezaugarriak hartuko dira kontuan.

3. Modu ofizialean eta arau orokor gisa onetsitako eskola ordutegia hertsiki bete behar da. Ikasturteko eskola egunen kopurua eta eskola orduen kopurua, beraz, eskola egutegi ofizialean ezarritakoak izanen direla bermatuko da.

4. Ikasturte osoan, ikasleek gutxienez 25 eskola ordu izanen dituzte astean, jolastorduak barne. Jolastorduek 40 minutu iraunen dute gehienez.

5. Ikasturte osoan arlo bakoitzari ematen zaizkion orduak ez dira inoiz izanen maiatzaren 23ko 51/2007 Foru Aginduan edo uztailaren 5eko 366/2002 Foru Aginduan, kasuan kasukoan, arau orokor gisa ezarritakoak baino gutxiago.

6. Eskolarik gabeko arratsaldeetan eskolaz kanpoko jarduerak antolatuko dira. Ikastetxeak nahitaez eskainiko ditu jarduera horiek, baina ikasleentzat borondatezkoak izanen dira. Jarduera horien artean, besteak beste, honakoak antolatuko dira: eskola-indargarria, ikasketa gidatua, hurrengo eguneko lana egiteko aukera, hizkuntzetako jarduerak, teknologia berrien aplikazioa eta kirola. Arratsalde horietan ikastetxeko zuzendaritzak bermatu beharko du ikastetxeko irakasleak izanen direla jardueretan, arduradun edo/eta parte hartzaile gisa.

7. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen ordutegia ikastetxeko ikasleen eskola orduetatik bereiziko da. Eskolaz kanpoko jardueretan irakasle arduradun edo parte hartzaileek egiten dituzten orduak eskola ordutzat hartuko zaizkie.

8. Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarrietan bermaturik egon daitezen irakasleen koordinazioa, hezkuntza-plangintzako tresnen berrikuspena, ikastetxeko prestakuntza eta familientzako arreta. Irakasleen ordutegietan, ez da ordu berean zeregin bat baino gehiago metatuko.

9. Eskolaz kanpoko jardueren antolaketa Hezkuntza Proiektuaren arabera planifikatu eta koordinatuko da. Ikastetxeko irakasleez gain, familiek, erakundeek, udalek eta kultura zein kirol entitateek parte hartu ahal izanen dute jarduera horietan.

10. Beti bermatuko da eskola garraioko zerbitzuaren eta jantoki zerbitzuaren iraupena, zerbitzu horiek partekatzen dituzten beste ikastetxeekin koordinaturik. Ezin izanen dira zerbitzu osagarrien ordutegiak aldatu ikasleen kaltetan.

11. Ikastetxe publikoetan, eskolaldi arruntaren ordez beste bat aukeratzeak ez du inola ere ekarriko ez langileen gehikuntzarik ez funtzionamendu gastuen gehikuntzarik.

II.-Prozedura.

1. Zuzendaritza taldeak Eskolaldi Jarraituaren Proiektua eginen du. Gutxienez ondokoak sartuko ditu proiektuan:

a) Eskolaldia aldatzeko arrazoiak: ikastetxearen ingurunea, hezkuntza proiektuan jasotako hezkuntza asmoak, ikasleen ezaugarriak edota familien interesak, beharrak eta ezaugarriak.

b) Denboraren antolaketa berriaren bidez lortu nahi diren helburu orokorrak.

c) Ikastetxeko ordutegi orokorra.

d) Ikastetxean ematen diren hezkuntza mailak.

e) Ikasleen eskola orduak.

f) Irakasleen eskolaldiaren banaketa. Zehaztu eginen da nola hartuko duten parte arratsaldeetako eskolaz kanpoko jardueretan eta horien antolaketan.

g) Guraso elkarteen eta eskolaz kanpoko jardueretan interesa duten beste erakunde guztien konpromisoa eta lankidetzarako adostasun berariazkoa.

h) Ikastetxeko jardueretan parte hartzen duten erakunde, entitate eta taldeen zerrenda, egiten duten finantzaketa, eta haien antolaketaren eta garapenaren arduradunak.

i) Zerbitzu osagarrien plangintza. Eskolaldi jarraituak edo malguak nola eragiten dion jantoki zerbitzuaren erabilerari, eta eskola garraioko zerbitzua duten ikastetxeak nola koordinatuko diren ikasleen sarrera eta irteera orduetan.

j) Behar adinako jarduera-eskaintzaren programazioa, ikasle guztientzat egina; eta arrazoi pertsonal edo sozialengatik zailtasunak edo desberdintasunak dituzten ikasle guztiei parte hartzea errazteko mekanismo egokiak.

k) Arratsaldeko eskolaz kanpoko jardueren proiektua. Gutxienez ere puntu hauek azaldu behar dira, programaturiko jarduera bakoitzeko:

1.-Jarduera antolatu eta bideratzeko ardura hartuko duten irakasle, guraso, erakunde, udal, kultura entitate eta kirol entitateak.

2.-Jardueraren aurrekontua eta finantzaketa.

3.-Jarduera egiteko tokia, asteko egunak eta ordua, eta jardueraren iraupena.

4.-Irakasle arduradunak.

5.-Parte hartzen ahal duten ikasleen maila eta kurtsoa, eta gehieneko ikasle kopurua.

6.-Helburuak, jardueraren bidez garatu nahi diren curriculumeko atalak, metodologia, langileak eta materialak, portaerarako eta instalazioak erabiltzeko arau berariazkoak.

7.-Asistentzia kontrolatzeko eta parte hartzen duten ikasleen irakasle tutoreei informazioa emateko sistema.

8.-Eskolaz kanpoko jardueraren arduraduna eta hartan parte hartzen duten ikasleen irakasleak koordinatzeko sistema edo prozedura

l) Eskolaldi modalitatearen jarraipenerako, ebaluaziorako eta hobekuntzaren proposamenerako irizpideak.

2. Ikastetxeko irakasle guztien bi herenek osatutako gehiengoaz onetsiko da Eskolaldia Aldatzeko Proiektua, klaustro berezi batean. Bozketaren akta eginen da, IV. eranskineko ereduari jarraituz, eta jendaurrean jarriko da ikastetxean.

3. Proiektu horrek aurreko puntuan ezarritako baldintza betetzen badu, ikasleen guraso eta legezko ordezkariei kontsulta eginen zaie Eskolaldia Aldatzeko Proiektuari buruz, jarraian azaltzen den moduan:

a) Zuzendaritza taldeak boto emaileen errolda eginen du: ebazpen honek eragiten dien kurtsoetako edozeinetan matrikulaturik dauden ikasleen guraso eta legezko tutore guztiak, Lehen Hezkuntzako azken kurtsoko ikasleenak salbu.

b) Ikasleen aitek, amek zein legezko tutoreek, denek izanen dute botoa emateko eskubidea.

c) Ikastetxean bozketa-mahai bat eratuko da. Mahaian honakoak izanen dira: ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu; klaustroko irakasle gazteena, idazkari; eta Eskola Kontseiluaren ordezkari borondatezko bat, gurasoen sektorekoa. Sektore horretan inork ez badu mahaian parte hartu nahi, ordezkaria zozketaz aukeratuko da. Era berean, boluntarioak bi edo gehiago badira, zozketa eginen da.

d) Egun bakarrean eginen da zozketa, erroldako guztiek botoa eman ahal izateko moduko orduetan.

e) Botoa zuzena, sekretua eta delegaezina izanen da.

f) Bozketa eguna aditzera emanen da eta familia interesdun guztiei jakinaraziko zaie egokientzat jotzen den bidetik.

g) Mahaiko kideek botoak zenbatu ondoren, emaitzen akta eginen da, V. eranskineko ereduari jarraituz, eta ikastetxean ikusgai jarriko da.

h) Proiektua onetsitzat jotzeko, erroldako boto emaileen bi herenek gutxienez baiezko botoa eman behar dute.

i) Galdera hau eginen da:

Ikastetxea

Ados al zaude zuzendaritza taldeak eskolaldia aldatzeko proposatu duen proiektuarekin?

BAI f

EZ f

4. Proiektuak II.2 eta II.3 arauetan xedatutakoa betetzen duenean, ikastetxeko Eskola Kontseiluak, bilkura berezian, Eskolaldia Aldatzeko Proiektua onesteko bozketa eginen du. Proiektua onetsitzat joko da organo horretako kideen bi herenek aldeko botoa emanez gero. Bilkura horren akta eginen da, VI. eranskineko ereduari jarraituz, eta jendaurrean jarriko da ikastetxean.

III.-Onespena.

1. Ikastetxeko zuzendariak, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskolaldia aldatzeko eskatuko dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari, uztailaren 4a baino lehen. Eskaerarekin batera honako dokumentazioa aurkeztuko da:

-Eskolaldia Aldatzeko Proiektua.

-Irakasleen klaustroaren bilkuraren akta, IV. eranskineko ereduari jarraituz egina. Bertan agertuko da Eskolaldia Aldatzeko Proiektuari buruz hartutako erabakia.

-Ikasleen guraso eta tutoreei Eskolaldia Aldatzeko Proiektuaz egindako kontsultaren emaitzaren akta, V. eranskinaren arabera egina.

-Eskola Kontseiluak Eskolaldia Aldatzeko Proiektua onesteko egindako bilkura bereziaren akta, VI. eranskineko ereduari jarraituz egina.

2. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak eskolaldi jarraituaren proiektuaren gaineko txostena eskatu ahalko dio Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari.

3. Eranskin honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten proiektuak lau baino gehiago badira, hurrengo baremoaren arabera puntuazio handiena lortzen duten ikastetxeak aukeratuko dira:

a) Ikastetxeko zuzendariak zuzendaritza proiektua aurkeztu badu aukeratua izateko, 2 puntu.

b) Aurkeztutako proiektuaren barnean honako arlo hauek jorratzen dituzten eskolaz kanpoko jarduerengatik, 2 puntu jarduera bakoitzeko: berdintasunerako eta bizikidetza baketsurako hezkuntza, ingurumen hezkuntza, osasuna, bide hezkuntza eta kontsumo arduratsua.

c) Irakasleek eman beharreko jarduera bakoitzeko, 2 puntu.

d) Hezkuntza Departamentutik kanpoko erakundeek finantzatutako eskolaz kanpoko jarduera bakoitzeko, 2 puntu.

e) Erroldako guraso eta legezko ordezkarien %80k edo gehiagok proiektua ontzat eman badute, 2 puntu.

4. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, ikastetxearen dokumentazioa ikusirik, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eskolaldia aldatzeko proposaturiko proiektua onesteko ebazpena emanen du.

IV.-Jarraipena eta ebaluazioa.

1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio eskolaldi berriaren nondik norakoa zaintzea, eskola orduetako eta eskolaz kanpoko jardueren jarraipena eta ebaluazioa eginez. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak jarraipen eta ebaluazio txostena emanen du 2008-2009 ikasturteko bigarren hiruhilekoan.

2. Halaber, ikastetxeko Eskola Kontseiluak, bigarren hiruhilekoan, baimendutako eskolaldiaren barne ebaluazioa eginen du.

3. Eskolaldi jarraitua luzatzeko baimena jasotzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeek beren eskolaldi ereduari buruzko analisia eginen dute urtero, ikasturte amaierako memoriaren barnean.

4. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak egokienak iruditzen zaizkion mekanismo eta prozedurak ezarri ahal izanen ditu eskolaldi jarraituaren eta eskolaldi malguaren ezarpenaren nondik norakoa ebaluatzeko.

III. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxe publikotan esperimentu gisa 2008-2009 ikasturterako eskolaldi malgua eta astean eskolarik gabeko bi arratsalde ezartzeko prozeduraren arauak

I.-Eskolaldia

1. Eranskin honetako eskolaldi modalitatean, urritik maiatzera bitartean (biak barne) eskolak goizez eta arratsaldez emanen dira astelehen, astearte eta ostegunetan, eta goizez bakarrik asteazken eta ostiraletan.

2. Irailean eta ekainean ikasleentzat astean 20 orduko eskolaldia (jolastorduak barne) aukeratzen bada, ikasturteko gainerako hilabeteetan ikasleek astean gutxienez 26 eskola ordu izanen dituzte, jolastorduak barne.

3. Hori aukeratu ezean, Ikasturte osoan ikasleek gutxienez 25 eskola ordu izanen dituzte astean, jolastorduak barne.

4. Eskolaldi mota antolatzeko, batez ere ikasleen eta haien familien interesak, beharrak eta ezaugarriak hartuko dira kontuan.

5. Modu ofizialean eta arau orokor gisa onetsitako eskola ordutegia hertsiki bete behar da. Ikasturteko eskola egunen kopurua eta eskola orduen kopurua, beraz, eskola egutegi ofizialean ezarritakoak izanen direla bermatuko da.

6. Ikasturte osoan arlo bakoitzari ematen zaizkion orduak ez dira inoiz izanen maiatzaren 23ko 51/2007 Foru Aginduan edo uztailaren 5eko 366/2002 Foru Aginduan, kasuan kasukoan, arau orokor gisa ezarritakoak baino gutxiago.

7. Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarrietan bermaturik egon daitezen irakasleen koordinazioa, hezkuntza-plangintzako tresnen berrikuspena, ikastetxeko prestakuntza eta familientzako arreta.

8. Beti bermatuko da eskola garraioko zerbitzuaren eta jantoki zerbitzuaren iraupena, zerbitzu horiek partekatzen dituzten beste ikastetxeekin koordinaturik. Ezin izanen dira zerbitzu osagarrien ordutegiak aldatu ikasleen kaltetan.

9. Eskolaldi arruntaren ordez beste bat aukeratzeak ez du inola ere ekarriko ez langileen gehikuntzarik ez funtzionamendu gastuen gehikuntzarik.

II.-Prozedura.

1. Zuzendaritza taldeak Eskolaldiaren Proiektua eginen du. Gutxienez ondokoak sartuko ditu proiektuan:

a) Eskolaldia aldatzeko arrazoiak: ikastetxearen ingurunea, hezkuntza proiektuan jasotako hezkuntza asmoak, ikasleen ezaugarriak edota familien interesak, beharrak eta ezaugarriak.

b) Denboraren antolaketa berriaren bidez lortu nahi diren helburu orokorrak.

c) Ikastetxeko ordutegi orokorra.

d) Ikastetxean ematen diren hezkuntza mailak.

e) Ikasleen eskola orduak.

f) Ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarriak antolatzeko aurreikuspena. Bermaturik egonen dira irakasleen koordinazioa, hezkuntza-plangintzako tresnen berrikuspena, ikastetxeko prestakuntza eta familientzako arreta.

g) Zerbitzu osagarrien plangintza. Proposaturiko eskolaldiak nola eraginen dion jantoki zerbitzuaren erabilerari, eta eskola garraioko zerbitzua duten ikastetxeak nola koordinatuko diren ikasleen sarrera eta irteera orduetan.

h) Eskolaldi modalitatearen jarraipenerako, ebaluaziorako eta hobekuntzaren proposamenerako irizpideak.

2. Ikastetxeko irakasle guztien bi herenek osatutako gehiengoaz onetsiko da Eskolaldia Aldatzeko Proiektua, klaustro berezi batean. Bozketaren akta eginen da, IV. eranskineko ereduari jarraituz, eta jendaurrean jarriko da ikastetxean.

3. Proiektu horrek aurreko puntuan ezarritako baldintza betetzen badu, ikasleen guraso eta legezko ordezkariei kontsulta eginen zaie Eskolaldia Aldatzeko Proiektuari buruz, ondoren azaltzen den moduan:

a) Zuzendaritza taldeak boto emaileen errolda eginen du: ebazpen honek eragiten dien kurtsoetako edozeinetan matrikulaturik dauden ikasleen guraso eta legezko tutore guztiak, Lehen Hezkuntzako azken kurtsoko ikasleenak salbu.

b) Ikasleen aitek, amek eta legezko tutoreek, denek izanen dute botoa emateko eskubidea.

c) Ikastetxean bozketa-mahai bat eratuko da. Mahaian honakoak izanen dira: ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu; klaustroko irakasle gazteena, idazkari; eta Eskola Kontseiluaren ordezkari borondatezko bat, gurasoen sektorekoa. Sektore horretan inork ez badu mahaian parte hartu nahi, ordezkaria zozketaz aukeratuko da. Era berean, boluntarioak bi edo gehiago badira, zozketa eginen da.

d) Egun bakarrean eginen da zozketa, erroldako guztiek botoa eman ahal izateko moduko ordutegiarekin.

e) Botoa zuzena, sekretua eta delegaezina izanen da.

f) Bozketa eguna aditzera emanen da eta familia interesdun guztiei jakinaraziko zaie egokientzat jotzen den bidetik.

g) Mahaiko kideek botoak zenbatu ondoren, emaitzen akta eginen da, V. eranskineko ereduari jarraituz, eta ikastetxean ikusgai jarriko da.

h) Proiektua onetsitzat jotzeko, erroldako boto emaileen bi herenek gutxienez baiezko botoa eman behar dute.

i) Galdera hau eginen da:

Ikastetxea

Ados al zaude zuzendaritza taldeak eskolaldia aldatzeko proposatu duen proiektuarekin?

BAI f

EZ f

4. Proiektuak II.2 eta II.3 arauetan xedatutakoa betetzen duenean, ikastetxeko Eskola Kontseiluak, bilkura berezian, Eskolaldia Aldatzeko Proiektua onesteko bozketa eginen du. Proiektua onetsitzat joko da organo horretako kideen bi herenek aldeko botoa emanez gero. Bilkura horren akta eginen da, VI. eranskineko ereduari jarraituz, eta jendaurrean jarriko da ikastetxean.

III.-Onespena.

1. Ikastetxeko zuzendariak, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskolaldia aldatzeko eskatuko dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari, uztailaren 4a baino lehen. Eskaerarekin batera honako dokumentazioa aurkeztuko da:

-Eskolaldia Aldatzeko Proiektua.

-Irakasleen klaustroaren bilkuraren akta, IV. eranskineko ereduari jarraituz egina. Bertan agertuko da Eskolaldia Aldatzeko Proiektuari buruz hartutako erabakia.

-Ikasleen guraso eta tutoreei Eskolaldia Aldatzeko Proiektuaz egindako kontsultaren emaitzaren akta, V. eranskinaren arabera egina.

-Eskola Kontseiluak Eskolaldia Aldatzeko Proiektua onesteko egindako bilkura bereziaren akta, VI. eranskineko ereduari jarraituz egina.

2. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak eskolaldi proiektuaren gaineko txostena eskatu ahalko dio Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari.

3. Eranskin honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten proiektuak lau baino gehiago badira, hurrengo baremoaren arabera puntuazio handiena lortzen duten ikastetxeak aukeratuko dira:

a) Ikastetxeko zuzendariak zuzendaritza proiektua aurkeztu badu aukeratua izateko, 2 puntu.

b) Ikastetxeak eskolarik gabeko arratsaldeetan ikasleei eskolaz kanpoko jardueren bitartez arreta emateko proiektua aurkezten badu, 2 puntu. Gainera, puntu bat emanen da arlo hauetako jarduera bakoitzeko: eskola-indargarria, ikasketa gidatua, hurrengo eguneko lanak egiteko aukera, hizkuntzak, teknologia berrien aplikazioa eta kirol jarduerak.

c) Erroldako guraso eta legezko ordezkarien %80k edo gehiagok proiektua ontzat eman badute, 2 puntu.

4. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, ikastetxearen dokumentazioa ikusirik, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eskolaldia aldatzeko proposaturiko proiektua onesteko ebazpena emanen du.

IV.-Jarraipena eta ebaluazioa.

1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio eskolaldi berriaren nondik norakoa zaintzea, eskola orduetako eta eskolaz kanpoko jardueren jarraipena eta ebaluazioa eginez. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak jarraipen eta ebaluazio txostena emanen du 2008-2009 ikasturteko bigarren hiruhilekoan.

2. Halaber, ikastetxeko Eskola Kontseiluak, bigarren hiruhilekoan, baimendutako eskolaldiaren barne ebaluazioa eginen du.

3. Eskolaldia aldatzeko baimena jasotzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeek beren eskolaldi ereduari buruzko analisia eginen dute urtero, ikasturte amaierako memoriaren barnean.

4. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak egokienak iruditzen zaizkion mekanismo eta prozedurak ezarri ahal izanen ditu eskolaldi jarraituaren eta eskolaldi malguaren ezarpenaren nondik norakoa ebaluatzeko.

IV. ERANSKINA

Irakasleen klaustroaren bilkuran eskolaldia aldatzeko proiektuari buruz egindako kontsultaren aktaren ziurtagiria

Ikastetxea

Herria

Kontsultaren eguna

Klaustrokideen kopurua, guztira

Bilkuran izan diren klaustrokideak

Aldeko botoak

Portzentajea

Aurkako botoak

Portzentajea

Boto baliogabeak

Portzentajea

Abstentzioak

Portzentajea

Horrenbestez, ...........................................ko klaustroak erabaki du baiezkoa/ezezkoa(1) ematea ikastetxeko zuzendaritzak eskolaldia aldatzeko aurkeztu duen proiektuari.

Data

O.E. ............................

Ikastetxeko idazkaria. Zuzendaria

(1) Behar ez dena ezabatu.

V. ERANSKINA

Ikasleen guraso eta tutoreei eskolaldia aldatzeko proiektuaz egindako kontsultaren aktaren ziurtagiria

Ikastetxea

Herria

Kontsultaren eguna

Kideen kopurua, guztira

Parte hartu duten kideak

Aldeko botoak

Portzentajea

Aurkako botoak

Portzentajea

Boto baliogabeak

Portzentajea

Abstentzioak

Portzentajea

Horrenbestez, ................................................ko guraso edo legezko ordezkariek erabaki dute baiezkoa/ezezkoa(1) ematea ikastetxeko zuzendaritzak eskolaldia aldatzeko aurkeztu duen proiektuari.

Data

Mahaiko kideen sinadurak.

(1) Behar ez dena ezabatu.

VI. ERANSKINA

Eskola Kontseiluaren bilkura berezian eskolaldia aldatzeko proiektuari buruz egindako kontsultaren aktaren ziurtagiria

Ikastetxea

Herria

Kontsultaren eguna

Eskola Kontseiluko kideen kopurua, guztira

Bilkuran izan diren kontseilukideak

Aldeko botoak

Portzentajea

Aurkako botoak

Portzentajea

Portzentajea

Boto baliogabeak

Abstentzioak

Portzentajea

Horrenbestez, ...........................................ko Eskola Kontseiluak erabaki du baiezkoa/ezezkoa(1) ematea ikastetxeko zuzendaritzak eskolaldia aldatzeko aurkeztu duen proiektuari.

Data

Sinadurak

(1) Behar ez dena ezabatu.

Iragarkiaren kodea: F0809568