81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1980/2008 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 31ko 1014/2008 Ebazpenaren bitartez (2008ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 23koa), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: José Luis Labat Ayerra jauna, mahaikide titular, eta Antonio Aguerri Zarralanga jauna, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA - HERRI LANETAKO INGENIARI TEKNIKOA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

OROZ CANO, CARLOS

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0809718