81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Katastroko 6. poligonoko 1. azpieremuko 2086. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, Larrasoaña kaleko 12. zenbakiko eraikinean igogailua paratzea ahalbidetzeko

Udalbatzak 2008ko ekainaren 20an egindako osoko bilkuran ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta katastroko 6. poligonoko 1. azpieremuko 2086 lurzatiaren jabegoa eskualdatze aldera -hori beharrezkoa baita Iruñeko Larrasoaña kaleko 12. zenbakian igogailua paratzeko, betiere oztopo arkitektonikoak ezabatzeko 2002ko martxoaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zuten 138/2002 Foru Aginduak, otsailaren 5ekoak, behin betiko onetsi zituen udal arauekin bat-, ondokoa erabaki da:

1.-Katastroko 6. poligonoko 1. azpieremuko 2086. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea, lurzatia jabari eta erabilera publikoko ondasuna izatetik ondareko ondasuna izatera pasatzeko. Lurzatiak ondoko ezaugarriak ditu:

Lurzati angeluzuzena da, 8,28 metro koadrokoa. Larrasoaña kaleko 12. zenbakiko eraikinaren atzeko aldean dago, atariaren parean, Larrasoaña kaleko 10. zenbakiko eraikinaren mugatik 7,70 metro ingurura, eraikinaren alboko beste mugatik 7,85 metro ingurura, eta atzeko fatxadatik metro batera, atxiki doan planoarekin bat. Laukizuzenaren alde txikiena paraleloa da atzeko fatxadarekin, eta 2,30 metro ditu luze; alde handiena 3,60 metro luze da. Lurzatia alde guztietan da mugakide 43097 zenbakiko finkarekin, zeinetik banandu baita.

2.-Espedientea jendaurrean paratzea, hilabeteko epean, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina."

Hau guztia argitara ematen da, indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian adierazitakoaren ondorioetarako, izan litezkeen beste interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 23an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0809874