81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

Hirigintzako Udal Planaren aldaketa puntual xehakatua

Hirigintzako Udal Planaren eta Kostuak banatzeko proiektuaren aldaketa puntual xehakatua jendaurrean egon den epean (33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 2007ko ekainaren 16koa) aurkeztu den alegazio bakarra azterturik eta bi agirien testu bategina ikusirik, 2007ko maiatzaren 17ko Osoko Bilkurak, elkartutako guztiek aho batez, erabaki du:

1. Neurri batean ontzat hartzea Construcciones Muroa, S.A.k aurkezturiko alegazioa, testu bateginean jaso bezala: alegatzaileak ez parte hartzea hornidura, saneamendu eta telefonia kostuetan; aldiz, bai hornidura elektrikoarenean.

2. Behin betiko onestea Hirigintzako Udal Planaren aldaketa puntual xehakatua Estafeta kaleko zenbait unitateren kostu komunak banatzeko. Udal arkitektoak idatzi du proiektua.

3. Behin betiko onestea Estafeta kaleko zenbait unitateren kostu komunak banatzeko proiektua, goian aipatu aldaketaren onespenaren mende dagoena.

4. Erabaki hau ukitual diren jabeei banaka jakinaraztea.

Iturmendin, 2008ko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0808820