81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Deialdia, Tafallako Udalaren Musika Eskolako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko buruak, ondotik, hitzez hitz, azaltzen den ebazpena eman zuen 2008ko ekainaren 24an:

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak 2008ko otsailaren 19an egin bilkura arruntean, besteak beste, Tafallako Udalaren Musika Eskolako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2008ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, martxoaren 24an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2008ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizio-lehiaketa hasteko eguna finkatzea; hortaz,

Ebatzi dut:

Lehendabizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea, Tafallako Udalaren Musika Eskolako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian:

Onartuak:

YAGÜE GARCÍA ISMAEL

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.-Ondoko pertsonek osatuko dute, behin betiko, epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Celina Sola Remón, Tafallako Musika Eskolako Batzordeko burua.

Ordezkoa: Tafallako Musika Eskolako buruak zehaztuko du.

Lehen mahaikidea: Daniel Huarte Izquierdo, Tafallako Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: lehen mahaikideak hautatzen duena.

Bigarren mahaikidea: Amaia Ruiz Marcolain, deialdiko espezialitateko irakaslea. Ordezkoa: mahaikideak hautatzen duena.

Hirugarren mahaikidea: Alfonso Muro Echaide, Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasketa burua.

Ordezkoa: mahaikideak hautatzen duena.

Laugarren mahaikidea: Eduardo Ojer, Tafallako Udalaren Eskolako langileen ordezkari sindikal bat.

Ordezkoa: ordezkari sindikala, laugarren mahaikideak izendatuko duena.

Idazkaria (hizpidearekin baina botorik gabe): Javier López Monreal, Tafallako Udaleko aholkulari juridikoa.

Ordezkoa: idazkariak hautatuko du.

Hirugarrena.-Zehaztea probak egiteko eguna, ordua eta tokia, izan ere uztailaren 4an eginen dira, Tafallako Udalaren Musika Eskolan, Tubal kalea, 19, goizeko hamarretan. Ariketarako deialdi bakarra egingo da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2008ko ekainaren 24an.-Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko burua, Celina Sola Remón.

Iragarkiaren kodea: L0810019