81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko V. kapituluaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2008ko ekainaren 20an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorraren V. kapituluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean paratuko da, hogeita hamar egunez paratu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorraren V. kapituluaren aldaketa behin betikotzat joko da, behin jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez badu.

Iruñean, 2008ko ekainaren 23an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0809875