81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTZIBAR

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2008ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, legezko quoruma bildurik, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aldaketa puntuala hasiera batean onestea, Hiriberri Artzibarko U.O. 18 unitateko 19. lurzatiari eta haren inguruari dagokienez, Lourdes Muñoz Serranok eta Juan Carlos García Rodríguezek sustatutik.

2. Jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean ateratzen diren egunkarietan argitaratuta.

3. Jendaurreko aldiarekin batera hasieran onetsitako Plana aldatzen duen proiektua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena eman dezan; hain zuzen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan aipatzen dena.

4. Espedientea tramitatzea Lurraldearen Antolamendari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Artzin, 2008ko ekainaren 10ean.-Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0809196