81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

53/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betikoz onesten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko uztailaren 31ko erabakiaren bidez, Zizur Nagusia-Ezkirotz bideko Ezkirozko saihesbidearen tartea" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS) onetsi zen. Aipatu erabakia 2006ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

UPS hori "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea eraikitzea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" proiektuaren bidez garatu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 30ean emandako 135/2007 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak sustatua. Foru agindu hori 2007ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du proiektua jendaurrean egoteko eta toki entitate ukituei entzutea emateko aldi bereko bi tramiteetan hiru alegazio idazki jaso direla. Honako hau da alegazioen edukia eta erantzuna:

1. alegazioa. Pedro Huarte Iribarren jaunak Zizur Nagusiko Udala ordezkatuz aurkeztua.

Aditzera eman du proiektuak, galtzadaren eta lotuneen ezaugarriei dagokienean, ez duela kontuan hartzen diseinatu den tartea A-12 autobiatik hirian sartzeko bidea izanen dela etorkizunean, funtzio hori bete behar baitu indarra duten EHAen arabera eta prestatzen ari diren POTaren arabera, eta etorkizuneko funtzio horri lotuta aurreikusten den zirkulazio intentsitateari buruzko ikerketen emaitzetara egokitu beharko lukeela.

Erantzuna:

Proiektuak, diseinuaren alderdi guztietan, kontuan hartu ditu etorkizunean Done Jakue Bidea A-12 autobiarekin (EHAetako 6. RVP bidea) lotuta sortuko den trafikoa, baita gaur egungo Ezkirozko saihesbidekoa ere (desagertu eginen da), eta Comarca II Jarduera Ekonomikoen Arloak sortzen duena.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazio hau ontzat ematea, proiektua aipatu den funtziorako egokituta baitago hasieratik eta, beraz, eskatutakoa betetzen baitu.

2. alegazioa. Alfredo Erro Maeztu jaunak Ezkirozko Kontzejua ordezkatuz aurkeztua.

1. Aditzera eman du hain arin prestatu den proiektuak kezka sortzen diola, herriko bizimoduari aldaketa nabarmena ekarriko baitio, saihesbideak "inguratuta" geratuko delako.

2. Herritarrei kalte ukaezinak iruditzen zaizkionak arintzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela eskatu du.

3. Ezkirotzek gaur egun duen sarbidea mantentzeko eskatu du.

4. Elortz ibaiko zubiaren zabalera handitzea ezinbestekoa dela uste du, herrian izaten den uholde arriskua handiagoa izan ez dadin, eta ibaiaren gaineko ukipenen gaineko azterlan hidrologikoa falta dela ere uste du.

5. Barbataingo azpiko pasabidearen garaiera, luzerarekin alderatuta, oso apala dela dio.

6. Ipar-mendebalderanzko azpiko pasabidearen garaiera nolakoa den ikusita ibilgailu arinak soilik pasa daitezkeela dio.

7. Uste du oinezkoak "Ezkirozko bidera" iristeko gaineko pasabidea asko nabarmenduko dela inguru horretan eta, hortaz, soluzio formalean kualitate handiagoa beharko lukeela.

8. Aditzera eman du ez dagoela argi kirol eremuaren inguruko biribilgunearen funtzionalitatea, bere ustez ez baita bidegurutze bat, bidebanaketa baizik.

9. Aditzera eman du Ezkirozko bizitegi lurzoruko urbanizazio berriko euri urek kirol eremua gurutzatu beharko luketela Elortz ibaira iristeko, eta uste du proiektuan aurreikusitako drainatze kolektorea iparraldeko sarbide berriaren azpiko pasabidean jartzea aztertu ahalko litzatekeela, gero obrak egin beharrik ez izateko.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Nafarroako Gobernuari buruzko martxoaren 22ko 80/1999 Foru Dekretuaren bidez behin betikoz onetsi ziren Iruñerriko hirigintza arauak, eta proiektu honen xede diren bideak hirian sartzeko bide gisa (RVP) agertzen dira bertan. Proiektu hau UPSa garatzeko tresna da gainera, eta 2006. urtean tramitatu eta onetsi zen. Horretan bide berria hirigintzaren eta ingurumenaren aldetik aztertu eta baloratu zen eta ezin da esan arinegi prestatu dela.

Hala ere, proiektuaren garapenean bidea ingurunearekin ahalik eta gehien integratzeko ahalegina egin da, eta soluziorik egokiena hautatu da ikuspuntu tekniko eta funtzionalaren eta ingurumenekoaren aldetik.

3. Indarra duen UPSan aurreikusitako sarbideak errespetatzen ditu proiektuak; besteak beste agertzen da gaur egun Ezkirotzera iristeko dagoen iparraldeko sarbidea desagertu eginen dela eta kirol eremuaren inguruan ezarriko dela ibilgailu arinentzat, eta Ezkirotzerako hegoaldeko sarbidea dagoenean utzi eta aurreikusi diren biribilguneen bitartez beste sarbide eroso eta seguru batzuk izanen direla.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazio hau hein batean ontzat hartzea, hegoaldeko sarbidea dagoenean uzteari dagokionez.

4. Azterlan hidraulikoak osatu dira, obrak Elortz ibaian izanen duen eragina gehitu baita, UPSak eskatzen zuen moduan. Ikusi da ur mailan kalkulatu diren gainditzeak bateragarriak direla Ebroko Ur Konfederazioak baimendutako erabilerekin, eta ibaiaren gaineko bidezubiaren egitura handitzeak ez lukeela inolako onurarik ekarriko alde horretatik.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa ontzat ematea, azterlan hidraulikoak osatzeari dagokionez.

5. Garaiera baldintza teknikoek uzten duten handiena da, UPSan eskatu bezala.

6. Ezkirotzerako sarbide hau, hain zuzen ere, ibilgailu arinentzat da bakarrik, onetsitako UPSan garbi azaltzen den moduan.

7. Pasabidearen diseinua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak egindako beste batzuen antzekoa da, eta soluzio funtzional eta formal egokia ematen du.

8. Kiroldegiak eta bere aparkalekuak, Udalak sustatu eta berriki eraikiek, aurreikusita dagoen iparraldeko sarbidea ukituko dute, ez baitzen biribilgunerik aurreikusi.

Bide berria egiteko proiektuan, aurreikusitako iparraldeko sarbidea aldatzearen alde egin da, ahalik eta gutxien ukitzeko Udalak exekutatu duena, baina bide segurtasuna bezalako alderdi garrantzitsuak alde batera utzi gabe.

Horregatik, beharrezkoa izan da biribilgune berria sartzea, kiroldegiaren aparkaleku berriko irteerak, Iruñeranzko irteerak eta Iruñetik heldu direnentzako sarrerak bat egiten duten puntu batean.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa ezestea.

9. Proiektu honi dagozkion drainatze lanak saihesbidea egiteko behar-beharrezkoak direnak dira.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa ezestea.

3. alegazioa. Ricardo Ariz Imízcoz jaunak, Galar Zendeako Udaleko alkate udalburuak aurkeztua.

1. Aditzera eman du proiektuan ez dela asfalto drainatzailerik aurreikusi, eta hipotesi hori erabili zela araudi indardunean ezarritako gehieneko mailen betetzea justifikatzeko, UPSren eragin akustikoari buruzko azterlanean. Eragin akustikoari buruzko azterlana araudiko eskakizun berrietara egokitzeko eskaera egin duela ematen du, eta hiri eremura iritsiko den hotsa arintzeko neurri zuzentzaile gehiago sartzea komeniko litzatekeela dio.

2. Azaldu du proiektuan ez dela ageri Elortz ibaiari buruzko azterlan hidraulikoa, UPSk eskatutakoa, eta zubiaren estribuak ondorioak izan ditzakeela Ezkirozko hiri lurzoruan uholdeak izaten direnean.

3. Azaldu du iparraldeko lotunearen neurriak ez duela konpontzen ibilgailu astunen pasabidea, eta erabakitzeko dagoela nekazaritzako makineria saihesbideak bereizitako landetara nola iritsiko den.

Uste du, gainera, iparraldeko sarbidera iritsi aurretik biribilgune bat planteatu dela berriki eraikitako kiroldegitik oso hurbil, eta biribilgune horren beharra berraztertzea proposatu du.

4. Eskatu du Barbataingo errepideko oinezkoentzako lotunearen kokalekua alda dadila, aurreikusitako bide berriaren arabera lerroka dadin, eta uste da aurreikusi den garaiera oso ongi heldu zaiola saihesbidearen azpiko pasabidearen luzerari.

5. Eskatu du oinezkoentzako gaineko pasabidearen kokalekua alda dadila, iparralderantz 70en bat m-tara dagoen zehar kale batekin bat egiteko, eta pasabide horren itxura zain dadila iradoki du, ageri- agerian egonen baita. Uste du komenigarria dela obra honen eta Ezkirozko UE-1eko berdeguneko urbanizazioaren arteko koordinazioa izatea.

6. Hego-mendebaldeko tartean, Zizurko bideari jarraipena emanez, beste pasabide bat jartzea azter dadila eskatu du.

7. Esan du Noain-Ezkirotz industrialdetik heldu den bidearen eta AP-15ean sartzeko biribilgunearen arteko lotuneak, proiektuan aurreikusiak, Udal Planean aurreikusitakoa zertxobait aldatzen duela.

8. Uste du Nasuinsak Barbatain-Ezkirotz errepidearen eta Comarca II-ko barne bidearen arteko tartearen zoladura sartu beharko lukeela, gaur egun zabor-legarrez egina, non ez den zoladura ematen azpiegitura honi ez dagozkion beharrengatik.

Erantzuna:

1. UPSan aurreikusitako asfaltoa, hain zuzen ere, asfalto drainatzailea da, eta hipotesi horrekin egin zen eragin akustikoari buruzko azterlana.

Errodadura geruza horrekin, UPS indardunean egiaztatu bezala, hotsari buruzko legeria betetzen da eta, hortaz, ez da beharrezkotzat jotzen beste neurri zuzentzaile batzuk ezartzea proiektu honetan.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa hein batean ontzat ematea, aurreikusitako errodadura geruza asfalto drainatzailez ordeztuko baita, edo errodadura hotsari dagokionez ezaugarri berak edo hobeak dituen beste asfaltoren baten bidez.

2. 2. alegazioko 4. eskaerari emandako erantzuna ikusi.

3. Ezkirotzerako sarbide hau, hain zuzen ere, ibilgailu arinentzat da bakarrik, UPS indardunean garbi azaltzen den moduan. Nekazaritzako ibilgailuek, UPSan aurreikusitakoarekin bat, konpondua dute Ezkiroztik abiatutako sarbidea kiroldegitik ateratzen den nekazaritza bidean barna (orain kiroldegiaren aparkalekutik hasita), eta Elortz ibaiaren gaineko zubi berriaren azpitik pasatzen da, aipatu den sarbidearen ipar aldera itzuliz. Gainera, saihesbidearen alde horretan guztian nekazaritza bideak jarraipena izatea proiektatu da, El Molinoko eta Ezkirozko bideekin lotu ahal izateko.

Biribilguneari dagokionez, 2. alegazioko 8. eskaerari emandako erantzuna ikusi.

4. Garaierari dagokionez, 2. alegazioko 5. eskaerari emandako erantzuna ikusi.

Azpiko pasabidearen kokalekuari dagokionez, Barbataingo egungo errepideari jarraipena emanez proiektatu da, horrela horren eta hiri bide berriaren arteko lotunea Ezkirozko hirigunearen inguruko urbanizazio berriaren bitartez egin dadin.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa ezestea.

5. Oinezkoentzako pasabidea ikuspuntu teknikoaren aldetik egokiena den tokian jarriko da, bertan dagoen Ezkirozko bidearekin bat eginez ia erabat, eta UPSan aurreikusitako tokian betiere.

Dena dela, aurreikusi diren berdeguneetatik abiatuta bide berriaren gaineko pasabidearen kotara iristeko beharrezkoa da arrapalan gora ibilaldi luzea egitea; horren diseinua, abiaburua, kotak eta beste alderdi tekniko batzuk Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarekin, Nasuinsarekin eta Ezkirozko Udalarekin koordinatuko dira, eraikuntza fasean.

Pasabidearen irudiari dagokionez, 2. alegazioko 7. eskaerari emandako erantzuna ikusi.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa ezestea.

6. Eskaera hori UPSren tramitazioan ezetsi zen, izan ere El Molino bidea berrezartzearen alde egin zen, Ezkirozko bidearekin eta saihesbidearen ipar aldetik doan nekazaritza bide berriarekin lotuz.

Horrenbestez, bidezkoa da alegazioa ezestea.

7. Proiektatuko soluzioa bat dator UPSan aurreikusitakoarekin, eta UPSko zehaztapenak dira Udal Plana lotzen dutenak eta, hala denean, haietara egokitu behar da.

8. Tarte hori gaur egun asfaltatuta dago, Barbataingo errepidearekiko lotunea biribilgune baten bidez konpondua, eta obrak Galarko Udalaren baimenarekin egin dira, Espartza Galarren dagoen zabortegirako sarbidearen parte gisa.

Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketak izan dira eta, beraz, eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

Proiektu honek ingurumenaren aldetiko askitasun txostena du, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2007ko azaroaren 21ean emana.

Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betikoz onestea, onetsitako UPSan ezarritako zehaztapenekin bat heldu baita.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko epea bukatutzat ematea, azalpen zatian ageri den moduan.

2. "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua behin betikoz onestea, hasierako prezioa 13.273.967,28 eurokoa, bai eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Galarko Udalari eta alegatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 6an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

ZIZUR NAGUSIA-EZKIROTZ BIDEA EGITEKO PROIEKTUA. TARTEA: EZKIROZKO SAIHESBIDEA

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

GALARKO UDAL MUGAPEA

GA-1 FERRER AZCARATE, MANUELA 6554 3 114-B LEH. ALORRA

SAN IGNAZIO 7, 4 D

31002 IRUÑA

GA-2 FERRER AZCARATE, MANUELA 12774 3 104-B LEH. ALORRA

SAN IGNAZIO 7, 4 D

31002 IRUÑA

GA-3 FERRER AZCARATE, MANUELA 14609 3 103-A LEH. ALORRA

SAN IGNAZIO 7, 4 D

31002 IRUÑA

GA-4 FERRER AZCARATE, MANUELA 4684 3 102 LEH. ALORRA

SAN IGNAZIO 7, 4 D

31002 IRUÑA

GA-5 NUIN LARRAINZAR, MARÍA ANGELES 4216 3 101-A LEH. ALORRA

MAYOR 8

31191 EZKIROTZ

GA-6 FERRER AZCARATE, MANUELA 5349 3 100-A LEH. ALORRA

SAN IGNAZIO 7, 4 D

31002 IRUÑA

GA-7 EZKIROZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 6 2 230-A LURZORUA

31191 EZKIROTZ 13269 2 230-B LEH. ALORRA

1059 2 230-C LARREAK

GA-8 EZKIROZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 83 2 490-A LURZORUA

31191 EZKIROTZ 18776 2 490-B LEH. ALORRA

1287 2 490-C LARREAK

723 2 490-D BIDEA

415 2 490-E LARREAK

473 2 490-F LARREAK

124 2 490-G BEROTEGIA

550 2 490-H LARREAK

GA-9 IZU IBARROLA, JESÚS MARÍA 129 2 597-C LARREAK

SERAFIN OLAVE, 2, 1.A B

31007 IRUÑA

GA-12 EZPELETA CIAURRIZ, NEMESIO 829 2 222-A LEH. ALORRA

IRUN BIDEA 6, 1.A 329 2 222-B LARREAK

31190 ZIZUR TXIKIA

GA-13 AEROPUERTOS ESPAÑOLES Y NAVEGACIÓN AEREA 1104 2 456 ERAIKINA

PEONIAS EDIFICIO LA PIOVERA 2

MADRIL

GA-14 ADMINISTRADOR DE INFRAESTRUCTURAS FERROVIARIAS 544 2 223-B LARREAK

IPARRAGIRRE 58

SANTURTZI

GA-16 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK) 11784 2 164 ELKORRA

SAN IGNAZIO 3

31002 IRUÑA

GA-17 URRIZA LARREA, GERARDO 1453 2 335 LEH. ALORRA

SAN ANDRES

31194 SORAUREN

GA-18 AEROPUERTOS ESPAÑOLES Y NAVEGACIÓN AEREA 1230 2 200 LURZORUA

PEONIAS EDIFICIO LA PIOVERA 2

MADRIL

GA-19 REDIN GOICOA, FRANCISCO JAVIER 58 2 331-A LEH. ALORRA

INDUSTRIAL ERREKALDEA 4 516 2 331-B LARREAK

BERIAIN

REDIN ITOIZ, JOSE JAVIER

SAN FERMIN 39-2

IRUÑA

REDIN ITOIZ, MIGUEL ANGE

CRISPIN PINTOREA 4-4D

IRUÑA

GA-20 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 3230 2 375 ALTXONBIDEA

ARMADAREN ETORB., 2

IRUÑA

GA-22 GARAYOA VILLANUEVA, MARIA NIEVES 1075 2 378-A LEH. ALORRA

IRUÑA-GETZE 4 404 2 378-D LEH. ALORRA

31191 EZKIROTZ

GA-23 NAVES INDUSTRIALES ESQUIROZ S.L. 505 2 641 BIDEA

LANDA INDUSTR., LANDA ERAIKINA, ZK.G.,

31880 LEITZA

GA-24 ECHEVERRIA ARANGUREN, ALFONSO 417 2 642-B LEH. ALORRA

AMAIURKO GAZTELUA, 46

IRUÑA

ECHEVERRIA ARANGUREN, AMPARO

MAYOR 2

EZKIROTZ

ECHEVERRIA ARANGUREN, BENITO

MAYOR 2

EZKIROTZ

ECHEVERRIA ARANGUREN, JOSÉ

MAYOR 2

EZKIROTZ

ECHEVERRIA ARANGUREN, LAURA

MAYOR 2

EZKIROTZ

ECHEVERRIA ARANGUREN, MARÍA JESÚS

MAYOR 2

EZKIROTZ

ECHEVERRIA ARANGUREN, MARÍA PILAR

LA OLIVAKO MONASTERIOA, 31-6D

IRUÑA

ECHEVERRIA ARANGUREN, PEDRO

MAYOR 2

GULIA

ECHEVERRIA ARANGUREN, MARÍA DOLORES

MAYOR 2

EZKIROTZ

GA-25 ADMINISTRADOR DE INFRAESTRUCTURAS FERROVIARIAS 169 2 516-B LARREAK

IPARRAGIRRE, 58 252 2 516-D ELKORRA

SANTURTZI

GA-26 ERASO GOÑI, CARLOS 75 2 218 LEH. ALORRA

DE SALINAS, 12

31191 EZKIROTZ

GA-27 SERVICIOS DE NAVARRA SENA S.L. 26 2 231-E ELKORRA

ABEJERAS, 1-12C

IRUÑA

ZABORTEGIEK UKITURIKO LURZATIAK

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

GALARKO UDAL MUGAPEA

GA-4 FERRER AZCARATE, MANUELA 71.812 3 102 LEH. ALORRA

SAN IGNAZIO 7, 4-D

IRUÑA

UKITURIKO ZERBITZUEN ZORTASUNA

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

GALARKO UDAL MUGAPEA

GA-7 EZKIROZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 91 269 4 1 1.351 EURI UREN 2 230-B LEH. ALO-

31191 EZKIROTZ KOL. RRA

Iragarkiaren kodea: F0809179