81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1666/2008 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Ezarritako epean izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deialdia bete gabe uztea.

Deialdia 2008ko 52. bon.ean argitaratu zen, apirilaren 25ean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 19an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0809538