8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

IRUÑA

Jarduera sailkatua. Ezartzea

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako iragarki oholean jendaurrean egonen direla hamabost egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren jarduera lizentzien eskabideak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2007-1632. Titularra: A08930711 Dana Automocion, S.A. Ordezkaria: 15616267 Eduardo Francisco Muguiro Garcia. Jarduera: obra lizentzia eta jarduera sailkaturako lizentzia aldatzea, disolbatzailedun pintura prozesuak legeztatu ahal izateko, hori guztia ibilgailuen osagaien industriaren arloan. Tokia: Landabengo industrialdea, A kalea, Iruña.

Tafallan, 2007ko azaroaren 7an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0719627