8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren 2008ko plantilla organikoaren espedientea eta hura tramitatzea erabaki. Eta hori honako artikulu eta arauak betez: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluak, apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 22 i) artikulua, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikulua aldatzen baitu, Sartzeko Erregelamenduari buruzko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.1 artikulua eta bat datorren araudia.

Erabakiak honela dio, hitzez hitz:

Lehena.-Onetsi da Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean datorrena, behar bezala eginbidetua, honako hau zehazturik:

-Udalaren plantilla osatzen duten lanpostuak, alorretan banaturik, lanpostu bakoitza bere zenbakiarekin.

-Lanpostu edo egoera parekatuari dagokion maila.

-Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.

-Langileen araubidea, haien izendapenari jarraikiz.

Bigarrena.-Onetsi da espedienteko 2. eranskinean agertzen diren langileen zerrenda, behar bezala eginbidetua, funtzionario, lan-kontratudun finko eta behin-behineko langileen lanpostuaren zenbakia, izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta administrazio egoera, alorrez alor, zehaztuta.

Hirugarrena.-Onetsi da amortizaturik edo birmoldaketaren ondorioz iraungitzeko dauden lanpostuen zerrenda, espedientearen 3. eranskinean datorrena, behar bezala eginbidetua.

Laugarrena.-Plantilla organikorako arau osagarrien agiria onetsi da, espedientearen 4. eranskinean datorren testua, alegia, behar bezala eginbidetua.

Orobat, aldi baterako lanpostuei buruzko 5. eranskina erantsi eta onetsi da, espedientean baitago behar bezala eginbideturik.

Bosgarrena.-Aurreko plantilla organikoen erabakietan onetsitako lanpostuen eginkizunen eskuliburuko zereginak indarrean atxikitzea erabaki da, baita erabaki honetan agertzen direnak onestea ere (Udal instalazioen funtzionamendurako laguntzailea).

Ezin dira eginkizunak maila edo kategoria txikiagoko langileen esku utzi, hala egiteak diziplinazko erantzukizuna ekarriko bailuke.

Seigarrena.-Onetsitako plantilla organikoek eta dokumentazio osagarriak 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Zazpigarrena.-Zerbitzuen funtzionamendua eraginkorra izan dadin eta plantilla organikoa onesteko ezarritako prozedurak dakarrena galarazi gabe -betiere, behin betiko onespenaren zain eta indarra hartu bitartean- ahalmena ematen zaio alkate jaunari, behin-behinekoz, behar diren neurriak har ditzan plantilla organikoan eta Udalaren egitura organikoan xedatutakoa betetzearren.

Zortzigarrena.-Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraituz (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), erabaki hau jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean hain zuzen, bizilagun edo interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ahal ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onespena emantzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik".

Zizur Nagusian, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0719846