8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TIRAPU

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen 2008ko plantilla organikoa.

Dokumentazioa jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, bizilagun eta interesdun guztiek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Tirapun, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L0719820