8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2008rako plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Noain Elortzibarko Udalak 2007ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran onetsi zituen hasiera batez 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa eta enplegu publikoaren eskaintza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain-Elortzibarren, 2007ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0719708