8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ANDOSILLA

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2008ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Andosillan, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0719697