8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ORKOIEN

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betikoz onetsi da 2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 23an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

2007KO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEKO ERABAKIA

1. Oinarrizko gizarte zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostua lanaldi partzialekoa izan beharrean lanaldi osokoa izanen da aurrerantzean, eta kultur, kirol, jai eta euskara alorretako laguntza administratiboko zereginak bete beharko ditu.

2. Etxez etxeko laguntzako lanpostua lanaldi partzialekoa izan beharrean lanaldi osokoa izanen da aurrerantzean.

3. Enplegu publikoaren eskaintzak aldatu egin du kaleak garbitzeko peoiaren maila, E mailakoa izan beharrean D mailakoa izanen baita, eta %12ko eta %25eko osagarriak izanen ditu.

Iragarkiaren kodea: L0719655